Eskohitza → Blogak → Ubuntu Eskoitzan → Nola mantendu leiho bat beti besteen gainean
Windows erabiltzerako orduan faltan gehien botatzen den aukeretako bat leiho bat beti beste guztien gainetik mantentzearena da. Bi gauza batera egiterakoan ezinbestekoa. Ubuntun, GNU/Linux banaketa guztietan bezala, aukera hau daukagu.
Ubuntun oso erraza da leiho bat beti goian mantentzea. Egin beharreko gauza bakarra leihoaren titulu-barran saguaren eskumako botoiarekin klik egin, eta agertuko zaizun menuan "Beti goian" aukeratzea da.
Oso interesgarria da, adibidez, lan egin bitartean bideo bat ikusteko, edo dokumentu batetik bestera informazioa kopiatzeko.
Ez dago erantzunik.