Eskohitza → Blogak → Ubuntu Eskoitzan → Screenletak, gehitu funtzionalitateak zure mahaigainari
Screenleten bitartez zure mahaigaina osatu dezakezu, funtzionalitate interesgarri ugari gehituz: ordularia, Youtubeko bideoak, oharrak hartzeko post-itak, ordenagailuaren errendimendua,...
Jarraian ikusten duzuna screenlet gutxi batzuekin egindako proba bat da:
Screenletak instalatu eta erabiltzen hastea oso erraza da. Oraingoz interfazea ingelesez dagoen arren, erabilera ez da konplexua, oso intuitiboa delako.
Screenletak instalatzeko, ireki "Ubunturen software-biltegia" eta bilatu bertan "Screenlets". Emaitza bakarra azalduko zaizu: instalatu. Instalazioa bukatu ostean, hemen aurkituko duzu aplikazioa: Aplikazioak > Gehigarriak > Screenlets.
Agertuko zaizun leihoa screenlet-en konfiguratzailea da. Bertan dauzkazu screenlet desberdin ugari, eta bat aukeratu ostean "Launch/Add" sakatu ezkero mahaigainean bistaratuko da. Saguarekin nahi duzun posiziora eraman dezakezu, eta eskumako botoiarekin klik egin ezkero screenletaren propietateak eta ezarpenak aldatzeko aukera izango duzu: tamaina, itxura, portaera,...
Ikertu eta saltseatu, seguru gustoko screenlet batzuk aurkituko dituzula! Gainera, hasieran agertzen zaizkizunekin nahikoa ez baduzu, helbide honetan gehiago daude: http://screenlets.org/index.php/Category:UserScreenlets. Batzuk oso interesgarriak gainera, adibidez Google Maps-ena.
Ibai Oihanguren 2011-02-24
Ordenagailua pizterakoan screenletak automatikoki martxan jartzea nahi baduzue, ez ahaztu "Auto start on login" aukera markatzea konfiguratzailean!