eskohitza.com

EskohitzaBlogakBarkos iraulis → Herriko postarixa

RSS 2.0

Herriko postarixa

Dorleta Kortazar (Barkos iraulis)

2008-06-13

Etiketak:

Despistauta dabil herriko postarixa; osaba Garik karta bidali dotzo Joanesi. Postariak ez dau asmatu gure postontzian eskutitza isten;dana esaten hasita, gutunazalien portalan zenbakixa idatzi barik bialdu euen Garik, baina noiztik izen da hori arazo gure postarixandako? beraz, edo Joanes fitxau barik dauko ondion (normala izen leikena, izen be Joanesek jaso dauen lehen eskutitza izen da), edo baja/oporretan dau Alejandro. Baina behinguagatik, barkatu biherko jako, hala?

Zer pentsaua emun izen duzt, zenbat informaziño kontrolau leiken postarixak, eskutitzak zabaltzen ibili biherik barik. Norbera baino lehenau daki Zarautzera fan gitzela hondartzara (kotxia txarto aparkauta itxi gebenez, multia bialdu duzkuelako), deklaraziño mekanizaua onartu ete douen, justiziarekin arazoren bat daukagun, zein ikastetxetan matrikulauta gazen ta irailerako suspensoren bat geratu jakun, gure senitarteko ta lagunak nora fan dien oporretan, garai baten, gure xoxak zein bankutan gordeta ezen...

Penatuta egongo die halata be, teknologia barrixak hauetako tramite asko birtualki eitteko aukera emuten duzkulako. Trankil egon daitezela, nahiz ta eskutitz askoz gutxiau banatu biherra euki, beti eukiko daue lana. Bestela, zer eingo dau Españako Gobernuak Juan Carlos erregian seilo guztixekin?

Hontaz akordau naz, izen be osaba Garik Nepaletik bidali dau eskutitza, eta seiluetan bertako erreginaren aurpegixa agertzen zan. Oin aste pare bat errepublika izendatu daue Nepalen, baina klaro, denporia biherko daue horreik danok konpontzeko, ezta?. Oingoz, guk baino lehenau ikusi dau Garik monarkia antzarrak ferratzera zelan bialdu dauien. Hau da hau, ustez 3. munduko lurraldietara fan dan arren, españolak  baina modernotxuauak diela erakutsi daue beste behin...

 

P.D: Portzierto, buzoian "publizitaterik ez" pegata jarrita daukagunetik, ezin dozue imaginau zein bakarrik sentitzen dan askotan gure etxeko postontzia...

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)