Eskohitza → Blogak → Arre edo iso → Bazen behin...
Euskal Herria 2008
Bazen behin XXI.mendean europa mendebaldeko Euskal Herrian “emakumea”.
Emakumea modernoa, emakume ustez askea.
Independientea zirudiena:
Etxetik kanpo lan egin, autoa gidatu, sexu jolas ugari izan, seme-alabak izan edo ez aukeratu, eskote haundiak jantzi, lagunekin kafetxoa hartu, erosketak egin… ASKEA ZIRUDIEN.
Zirudien, zirudien… baina ez zen askea, ez zen zoriontsua.
Ez zitzaizkion bere bularrak gustatzen, bere alabarekin egoteko denborarik ez zuen, bere lankideei momenturo demostratu behar zien gai zela bere lanposturako, …
Guzti hau “XXI.mendeko emakumea” zelako, Euskal Herriko emakumea.
Gaur ordea, esnatzen hasi da. Bai, esnatzen.
Goizeko 6.30etan iratzargailuak jo dioenean, ezberdin jaiki da. Zirudienetik izatera pasatzea erabaki baitu. Aske izan nahi baitu.
Badaki bidea gogorra izango dela. Badaki bere buruarekin borrokatu beharko duela. Badaki bere buruari sinestarazi beharko diola bere balio haundia dela. Bakarra dela. Inor baino garrantzitsuagoa dela.
Besteentzat izaten jardun dela ohartu da, askea dela esan dioten arren. Ohartu da galtza estu deserosoak eta bizkar hezurra bihurritzen duten takoidun zapatak ez direla bere aukera libreko erabaki izan. Astero bigotea kendu, simurrak disimulatu, kanak tintatu eta gorputz osoa depilatzea ere ez da bere burutazio izan. Guzti hau eta beste hainbeste jendarte patriarkal eta matxista baten fruitua dela konturatu da.
Zalantzaz bete zaio burua… beste kultura eta herrialdeekin parekatuz askoz libreagoa ote da Euskal Herriko emakumea? galdera bota dio bere buruaria.
Gizonezkoen sistema moderno honekiko zera hasi da susmatzen: zirugia estetikoa europa mendebaldeko emakumeon burka bilakatu ote duten…
Gaurtik aurrera ez du burka honen zama eraman nahi. Poliki-poliki harietatik tiraka hasiko da. Burka hau hari pilo bihurtu arte. Gaurtik aurrera aske izateko borrokara lotuko baita.
Gaurtik aske izan nahi du.
Ez dago erantzunik.