eskohitza.com

EskohitzaBlogakKalejiran → Eliza eliztarrena da

RSS 2.0

Eliza eliztarrena da

Imanol Andetxaga (Kalejiran)

2008-09-02

Etiketak:

Eskoriatzako eliza eliztarrena da. Aldi berean Eskoriatzako kristauak Gipuzkoako elizbarrutia osatzen dugu eta elkarte edo parroki bakoitzak bere administrari eta zaindariak ditu.

Aurreko artikulu batean Euxek egindako  galderei erantzun nahi nieke.
Lehenik eta behin argitu  nahi nuke  Eliza maiuskulaz ez dela eraikina.
Eliza maiuskulaz kristau elkartea da. Hau da  guk, kristauak gara eliza . Kristauak edozein tokitan elkar gaitezke eta ez dugu eraikin bereziren beharrik elkartzeko.(Lehengoko elkarte kristauak etxeetan biltzen ziren.)
Eskoriatzako eliza eliztarrena da. Aldi berean Eskoriatzako kristauak Gipuzkoako elizbarrutia osatzen dugu eta elkarte edo parroki  bakoitzak  bere administrari eta zaindariak  ditu .Gure kasuan  behintzat horrela da .komisio bat arduratzen da ekonomiako gaiez.  Ez dakit beste leku batzuetan nola gestionatuko den baina  trapitxeoak  elizan bezala  beste edozein erakundeetan  ere gertatzen dira.
Nik dakidala  behintzat eliztarrak  mantentzea  kuoten bidez ordaintzen dugu eta  ez dugu inongo diru laguntzarik jasotzen. Beraz mantenua gure esku dago.
Erabilerari buruz ere esan  behar da Eskoriatzako kristau elkarteak beti eduki  dituela ateak irekita edozeinentzako . Artara behar zaion errespetuz , musika kontzertu aretoa dugu , herrian ez dugulako beste aretorik, eta  bertan zenbait  kontzertu eskaintzen dira urtean zehar. Kontzertuak aparte parrokiko ataria ere beste ekintza batzuetarako erabili ohi da. (ferixarako adibidez).
Momentuz eta al den bitartean Eskoriatzako ondare eta historia bizirik mantentzen saiatuko gera ,hortik aurrera ikusi egin behar.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Euxe 2008-09-05

Eliza eliztarrena dela diozu. Baina nire galdera, pixka bat beste alde batetatik zihoan. Hau da, jabetzeran erregistroan noren izenean dagoen Eskoriatzako eliza.

Iker 2009-07-26

Elizari sua! Kanpandorreko soinuek ordenantza munizipalaren legislazioa hausten dute. Gauetan 45 dezibeliotik at gelditzen den burrunbadak loa galerazten dit.  

 

Deskantsurako eskubidea aldarrikatzen!  

 

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)