eskohitza.com

EskohitzaBlogakBarkos iraulis → Pirritx-Porrotx AC/DCren pare

RSS 2.0

Pirritx-Porrotx AC/DCren pare

Dorleta Kortazar (Barkos iraulis)

2008-11-14

Etiketak:

Musika izar globalizatuen pare, bira mundiala hasterako, beti izaten da notizia, kontzertuetarako sarrerak zenbat denboran agortzen dien, zenbateko jente ilarak sortzen dien bezperatik takilatan,… Ba, antza, gure herrixen be berdin; Pirritx eta Porrotxerako sarrerak gaur jarri die salgai, ta 9:00etarako danak salduta! Zein ordutan argitzen dau egunak ba Eskoitzan?

Erotu ein ete gare ba? (gurasuek esan gure dot). Zela leike, 4.000 biztanlera heltzen ez garen herri baten, 1.200 sarrera salgai jarri (edo 1.400 izen die?), ta danak goizeko 9tarako agortzia?

Ez naz zalantzan jartzen hasiko Pirritx eta Porrotxek (eta Mari Mototsek) eskaintzen dituzten ikuskizunak primerakoak direla, baina ezin dot ulertu inguruan sortzen den psikosia herrira datozen bakoitzean.

Txarrena da arazoak soluziobide gaitza daukala. Jendearen artean proposamen pilo bat entzuten da:

- haur eskoriatzarrei lehentasuna emutia. Zela ein leike hori? Ikastetxietan sarrerak salduta adibidez, baina irakasleak jarri behar ditugu lan horretan? Gurasoak? Zer egin Almenen, gela erdiari saldu eta atxabaltarrak inbiditan utzi.

- erosi leiken sarrera kopurua mugatzea. Ba omen dau 30 sarrera ere erosi duenik. Baina zer konpontzen dogu, pertsona baten 30 erosi beharrean 10 pertsona ilaran jarri eta hiruna sarrera erosten badau, berdinetan gaz, edo okerrau. 

- eskoitzarrentzat bakarrik izatea. Bale, eta hurrengo bertsolarixak edo Anje ekartzen dogunien, orduen zer, orduen zenbat eta kanpotar gehixau etorri hobeto?

- heldu gutxiago joan daitezela. Gure seme-alabak zela disfrutatzen duten ikustera joaten die guraso biak, aiton-amonak... baina ez ete dauke eskubide gehixau haurrek guk baino? Eta zela organizau hori guztia heldurik barik? Nun dau neurrixa?

Esan bezela, arazoa konpontzea ez da erreza. Txarrena da, egiten dana egiten dala be, ez dala guztion gustokua izango. Baina argi dauket zerbait egin beharko dala, hurrengo urtien bestela goizeko 5etarako Gozo Txikiko atien jarri beharko dogu, eta ni ez nau horretarako prest. Edo rebenta ein, gabonetako paga extraren zulua betetzeko.

 

Bitartien, sarrera barik geratu garenok, zer? Pantaila erraldoia jarriko dogu plazan, eta txokolate berua janaz, Pirritx eta Porrotxen pasa dan urteko ikuskizuna ikusiko dogu? Ni prest… beti be ez bada harri azpiren batetik guretzako sarrera pare bat agertzen...

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

eskorian 2008-11-18

Egin beharko litzatekeena da, posible izanez gero, bi saio jarri. Lehenengoa Jose Aranako eta Luiz Ezeizako guraso elkarteak (Antolatzaileak) saltzea, eta bigarrena orain bezalaxe.  

 

 

Honez aparte, umeentzako ikuskizun edo eta antzerki gehiago antolatu beharko litzateke bailaran, zeren eta, ez daukate ezer ere ez. Gero denok herrietatik alde egiten dugula kexatxen gera.

Mari Carmen 2009-01-28

Soka ez da moztu. Eztabaidak jarraitzen du:  

 

http://www.eskoriatza.net/News/1232957847  

 

http://www.arantzabal.com/pirritx-eta-porrotxen-emanaldien-arrakastak-ito  

 

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)