Eskohitza → Blogak → Eskohitza blog komunitatea → Albiste garrantzitsuak Irak aldetik
Atzo goizean, oraindik ere erdi lo nengoela, irratiko albiste batek sustoz esnatu ninduen. George Bushi jaurti zioten zapaten aitzakiaz, honek Irakeko gerrari buruz esanikoak aipatu zituzten albistegian. Ez ziren berri onak, Bush jaunak besteak beste onartzen zuen arma nuklearrak zeudelaren susmoak okerrak izan zirela. Eginiko txikizio guztien ondoren, eta urteetan zehar bere politika defendatu eta gogortu ondoren, presidentzia uztekotan denean bere bihotz zatia erakutsi nahi izan zigun Bushek. Okerrena zera da gainera, Euskadi Irratiko albistegian ere horrela kontatu zutela.
Baina ez zen hori izan harritu ninduen albistea. Bushek eginiko sarraskiak kontatu ondoren, eman ziguten albiste pozgarria baizik: aurten lehenengo aldiz Miss Irak lehiaketa egin da. Hori bai, kazetariak ondo zehaztu zuen bezala, emakumeek eskuak eta aurpegia besterik ez zituzten erakusten.
Nola liteke Iraken pasatu denaren ondoren Miss lehiaketa bat albiste on bezala, edota behinik behin bitxikeria positibo bezala kontatzea? Hori al da albiste bat? Hori al da gugandik milaka kilometrotara gerran eta zapaldurik bizi den herrialde batetik kontatau dezakegun gauzarik interesgarriena?
Eskerrak gutxienez albistea kontatzeko ez zuten bertara reportero berezirik bidali...
Lartaun 2008-12-20
onna pitz, onna!!!
egixa esan, umetan billurre nutzen arma nuklear destruktibo eta hilgarrixena, aman zapatillia zan. honek zapatillia kenduko zauen amenazia bota eta gero, burua makurtu eta eskiñatxo baten geraketan nitzen, billurrez ero...
bush-en kasuan berriz, umetako amets gaizto hori egi bihurtu, eta iraken dazen arma nuklear destruktibuenak, bi zapata misil, bere mozuan diana itteko asmoz bota zutzen kazetari kamikaze batek.
zapata horreik hildako eta zaurituik itxi etzauien arren, bush-en ohore eta harrotasuna nahiko minduta geratu zien.