Eskohitza → Blogak → Eskohitza blog komunitatea → Marchoak 1erako dudatan (1)
PACHIri
Aitortu beharra daukat botua zeuri emateko puntu-puntuan nagoela. Ez, ez konfunditu, ez zara nire gustokoa, ez dizut ezer sinisten eta badakit ez duzula nire gustuko politika bakar bat ere aurrera eramango.
Zerbait ona ere esatearren Pachi, euskara politikoki manipulatua izatearren esan dituzun hitzak gustatzen zaizkit. Baina Pachi aitortu behar duzu zeu izan zarela euskara politikoki beste inork baino gehiago erabili duena azken urte honetan. Ez genuen nahikoa abertzale españolistekin eta hara non datozen orain español euskaltzaleak ere! PNV-k urteetan hauteskundeak irabazteko erabili duen anbiguotasunaren teknika bera erabili du orain PSE-k ere, baina alderantziz. Argi eta garbi adierazten dute ez direla abertzaleak, baina euskararen eta euskal kulturaren aldeko aldarriak egin dituzte, suerterik badago boto abertzaleren bat ere zakura sartzeko asmoarekin. PNV-k abertzale izanda españoltasunaren alde egin duenaren erdia egiten baduzue zuek ere abertzaletasunaren alde espainol izanda, ni pozik.
Ah! Ez dut aipatu ere egin, baina Pachiri botua emateko dudan tentazioaren arrazoi bakarra PNV poltronatik kentzea besterik ez da.
IVARRECHEri
Aurten zeuri tokatu zaizu hauteskundetako txistea izatea. Denok dakigu zure partiduak ere ez duela zugan sinisten, zelan ba sinistuko dugu geuk? Urkulluk esan zuen baduzula garaia erretiratzeko. Bilbaok esan zuen PNV PSE-rekin elkartu beharko litzatekeela. Eta Berrian irakurri nuen atzo datu kurioso bat: azkenaldian etengabe agertzen dabilen Ortuzar Bizkaiako zerrendetan agertzen dela; eta ez hori bakarrik, Bilbao ere Bizkaiako zerrendetan 20. dela. Badakit, ez da normalena 20. diena jartzea lehendakari, baina Ardanza ere itxura denez 19. joan zen Gipuzkoako zerrendetan lehendakari jarri zutenean. Beraz, zuen alderdiko ezerk ez nau harritzen Ivarreche. Baina argi daukadana da ipurdipeak ere kakaz beterik dituzuela zuen aulki horietan 30 urtez egon ondoren eta badela garaia azpiak garbitzeko.
Orain Egibar, PNV-ren aurpegi abertzalea, atera duzue mikroen aurrera,;bere mezua, zuzena eta oldarkorra gainera: ez izan inozoak, eta eman PNV-ri botoa, bestela espainolak jarriko baitira agintean, eta haiekin okerrago izango da! Mezua dudarik gabe Ezker Abertzaleko jendeari zuzenduta dago. Aipatzea ahazten zaiona zera da, eurak izango direla espainolekin koalizioan aginduko dutenak.
Pachiri botua ematearekin dudan duda bakarra PNVrekin gobernatuko duela uste dudala da. Eta kasu horretan ez dut ezer irabazten botua Pachiri emanda.
CIARRETAri
Oraindik ez dut ulertzen zein zentzu duen zuen alderdiak. Ezkerrekoak omen zarete, nahiz eta jainkoa eta lege zaharrak defendatzen zenituzten orain dela gutxi. Badaramat 2 minutu pentsatzen, baina ez dakit zein proiektu edota zein ekimen ezkertiar defendatzen duzuen. AHT behintzat ezin esan ezkerreko planteamendutik eginiko proiektu bat denik. Zuen biziraupena PNV-ri botua emateak lotsa ematen dietenen menpe dagoela uste dut; hau da, zuei botua ematea PNV-ri ematea dela baina botu emaleari alderdi abertzale bati ematearen satisfakzioa sentiarazten diola. Ikusiko dugu hauteskundeen ondoren PNV-rekin koalizioa osatzeko tentazioari eusten diozuen. Bestela ez dakit zenbat iraungo duen zuen alderdiak Unai.
ANDONIri
Ez daukat gogorik zurekin berbetan hatzamarrak nekatzeko. Baina duda batekin nago Euskadiko PP-ko idazkari zarenetik. Orain ez urte asko, Bilbon ikasten nuenean, PP-ko zinegotzia Andoni Basagoiti zen. Alderdikoek esan dizute Antonio Basagoiti izena jartzeko ala estilistaren kontua izan da?
David 2009-02-19
Kaixo Pich:
Etxakixat hire lanbideaitxik edota "ABC" irakurtzen duan, baina euskal izenak edo deiturak "gaztelaniaz" idaztea...Niri ez jatek oso zuzena iruditzen.
Nork emute jok euskalduntasunaren ziurtagirixa? "Gure etsaiak" ez ditxuk euskaldunak? Edozein modutan, bazirudik etsaien batzuk euskaldunak diela:
"Orain Egibar, PNV-ren aurpegi abertzalea...", holaxe idatzi dok. Egibar ala Eguibar?
Basagoitiri buruz, agian Andoni deitxuko jutzian hire ikasle garaian, baina bere burua aurkeztu dauen bakotxien Antonio izenarekin aurkeztu jok. Hau konprau leikek gure bok.
David 2009-02-19
Azkenengo lerruan "konprau" jartzen dauen lekuen KONPROBAU jarri gura naixuan.
Pich 2009-02-19
Eguibarrenien harrapaustezu.... hankia sartu dot hor. Pasetan dana zera da, kokoteraino nauela aurtengo hauteskundetan, ilegalizazinua inoiz baino zentzu bakuaua pentsau jat, ta inor baino lasaixau geratu die partido abertzaliak be... Baino kuriosua da PP-k ez beste danek autogobernua, independetzia edo subirautasuna inoiz baino gehixau erabiltzen ditxuela oingo hontan, eta espainiako gobernuan (abertzaleon "etsaia") legedi bati aurka itxeko kapazak be ez diela izan, berbak aparte.
Beraz, inoiz baino garbixau geratzen da Espainiako comunidad Autonoma Vascako hauteskundiak diela, beste helburu barik gainera.
Ah! Bilboko udalan kartelen baten daukot Andoni Basagoiti irakurritta, horregatik zan komentaixua...
Lartaun 2009-02-19
hitzen karnabala pich, hitzak hiches eta hichak hitzez disfrazauta. pachi patxiz eta andoni antonioz. ibarretxe be, dotore ivarrechez eta demokrazia ezautu bez, ilegalizaziñoz!!!
buztan beltz eta mutur luze ugari, artalde horretan!!
domekararte pitz.
iganderarte pich.
doro 2009-02-20
Aupa Pitz:
zuria irakurrita esan leike dudatan zazela EB, Aralar eta Rosa Diez-en artien? zorteduna zu, hainbeste aukera eukitzia hauteskunde batzuen aurrien! nik zoritxarrez, aukera bakarra nauken, eta hori gauzatzeko delinkiru ein biherko dot. Baina tira, zapatu honetan bakera papelien sartu biher nazenez, ea domekararte irauten duzten far-westeko ispirituak...
Pitz 2009-02-20
Doro, enauen aurrekuen astirik euki zuk aipatutakuei idaztekoo, horregaatik da hau lehenengo zatixa. Ia laister hartzen doten denboratxua eurei be komentarixo pare bat esateko.
lag 2009-02-20
Neri egixa esan bost axola hauteskundiak. Ze uste dozue pasau bidala PSOE-k ta PP-k gobernatzen badaue ba? Nik hipotekia jarraitxuko eukitxen, igual lan barik egongo naz, baina euskeraz igual ingot berba. Aldaketia izengo da lehen PNV-kuak aberasten ziela ta oin PSOEi tokauko jakola. Ta iguel ba oin ETB-ko informatibotan eguraldixau buruz berba itxerakuan ba Euskal Herriko mapia ez da agertuko, CAV-a baizik, baina bestela esangoztezue: bandera españolia Bilbon, Ertzantzan kuarteletan ta Eusko Jaurlaritzan dau PNV agintian egon dan bitxartien. Ezkertiarrak ta abertzaliak garenok ez daukou zetan beldurtu, berdurtu behar dien bakarrak PNV-kuak die ikusitxa txapeladun zaharrak desagertzen doiazen heinian euskaldunei dirua lapurtzen segi ez dezaketelako.
larraitz 2009-02-25
abertzaliak zeintzuik? Bada bakotxai bere etiketia jarteko ordua ero? Nik dakitxetela EAJ bere sorreratik izen da nazionalistia, kristaua eta kontserbadoria, hortik abertzaletasunera badau zati bat.
Batak ero bestiak irabazi demokraziaik ezpadau... Bada alderdixei agua zabalik begira egotiai itxi eta norbera lanien hasteko ordua. Testuinguruan arabera alde batera ero bestera margotu arren aurpegixa kaka berdinez gainezka dauke izatia eta. Gure herri hontan mendebalak erueteitxu hitzak azken denpora luzien.
Animo munduan beste aldetik, hemen asuntuak zati bat itxura txarraua euki arren!!!
OU 2009-02-25
Hemen danok gare abertzaliak? Nok hemuten dau karneta? o nok esaten dau zu bai eta zu ez?
Bada hordua garbiketa bat itxeko eta haurrera jarten ipintzeko.
Iguel ni ezjakin bat izengo naz, baina azkenien danok jausten gare "tontokeixa" berdiñetan. Danak akusetan die/gare ez abertzale izetiena eta niri gustauko jaten jakitxia norek esaten dauen zu bai eta zu ez.
larraitz 2009-02-26
Aupa Ou aspaldiko!!
abertzale hitza ezkerreko eta indepedentistak biltzen ditxuen "nomenklatura" da (Telesforo Monzonek edarto definiruten dau). Oin: Ezkerra zer dan? Zer dan eskuma? Zer dan kontserbadoria izetia? eta kristaua izatia? Gaur egun interesak-interes, hitzak edukiz hustu izanak eztau esan gure edozertarako erabili leikienik. Ni ez nabil inor inungo sakutan sartzen, hemen ekintzek eta paralisisek sartzen daue bakotxa saku baten eta PNViak hiru herrialde historikotako, zein madrileko instantzietan "trantsizio" moduko hori hitzartu zan momentutik aurrera eruendako politikia ezta ez ezkerrekua eta ez independentista izen sekula, nahiz eta termometro elektoralan arabera diskurtso popular edo populistauak erabili.
David 2009-02-27
Kaixo Larraitz: Esaten dituzunak irakurrita erabat nahastuta nago: abertzale= ezkerreko eta independentista (Monzon).
abertzale= iz. eta izond. (neol.) Aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa).
Zure ustez nazionalista,kristaua eta kontserbadorea dena ezin abertzale izan. Nork ekarri zuen abertzaletasunaren ideia gure artera? Sabino Aranak. Beste gauza batzuren artean, hainbat aldizkariren sortzailea, hain "maite dugun" ikurriñaren asmatzailea eta EAJren sortzailea. Arana ez zen abertzalea?
Monzon bera ere EAJko GBBko presidentea izan zen, nahiz ta gerora alderdi hori utzi eta dirudienez abertzaletasunak ez zuen zer ikusurik izan:"Euzko Jaurlaritza monarkikoengana hurbiltzeko nahia azaldu zuen; Agirre lehendakaria, berriz, Jaurlaritza hedatzeko prest azaldu zen, baina ez monarkikoekin. Azkenik, Monzonek Euzko Jaurlaritza eta EAJ utzi egin zituen (1952)." (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa).
Beraz Monzoni jarraitzen badiogu monarkikoak izango gara. Monarkikoa abertzalea izan daiteke? Ni ez naiz monarkikoa. Abertzalea izan naiteke?
Besarkada bat.
lag 2009-02-27
Egixa esan niri ez jat bape gustetan "abertzale" edo "nazionalista" hitza. Ni nire burua "independentista" kontsideratzen dot, ze ez dot uste nire aberrixa bestiak baino hobiaua danik. Hori bai, ezberdintasun bat badaukou ta hori errespetatu beharko litzateke. Elkartasunezko independentismo bat bultzatzen dot, ze ez ahaztu ez gaudela euskaldunak bakarrik, bestela galdetu larraitzei, mundu osoan dituzte arazoak eta independentismo ireki bat da soluzioa.
Bestalde, PSOE-PP, PNV-PSOE, PNV-EA-EB-ARALAR edo beste edozeinek gobernatzen badau, esan doten moruen, niri bost axola, azkenien interesatzen jakien bakarra batzui PNV kamporatzia dalako ta bestiak hor dabitze ilegalizautako ezker abertzalien botuen bila. Hori bai, Espainako banderia imposatzen kontra egin gabe, konstituzionalistek ezker abertzalia ixiltzeko planen aurrien beste toki batera ikusten eta, ixil-ixilik PNV-kin batera gure sosak lapurtzera apuntatzeko asmuaz!! Nik klaru dauket...
strepoka 2009-03-02
“Barruso eta beste hainbati, beste behin, gogorarazi behar zaie 2007ko udal hauteskundeetan Aretxabaletan ANVk atera zituela boto gehien, zoritxarrez Alderdien legeak legez kanpo eta hauteskundeetatik kanpo utziz (...) Baina tira, hortik Aretxabaletak aukeratu ez duen alkatea duela esatera, gezurra eta batere etikarik ez duen jauzi handia dago (...) Izan ere, udalbatza osatu zen egunean, Aralarreko ordezkaria den Iñazio Garrok gehiengo absolutua lortu zuen, eta horrek esan nahi du gehiengo batek babesa eman ziola. Eta horren ondorioz, edozein ikuspegitik ikusita ere, alkate legitimoa dago Aretxabaletan, Agurne Barrusok berak hainbestetan erabiltzen duen demokraziaren bidetik, eta alkatearen izendapenak eta Alderdien Legeak ez dute batere loturarik.â€
(Felis Beltran de Heredia – Aretxabaletako Aralarren izenean. Goienkaria, 2009-II-29)
Andra gizonak, bai! Sinestezina badirudi ere, egia da: Aretxabaletako Aralarkoek hau idazteko narrua izan zuten. Joan zen ostiralean horrela argitaratu zen behintzat Goienkarian.
Bai !?
Gutxi gora behera hau da gogoratzen dudana:
Zuk 500 boto eta nik 800.
Ni irabazle.
Zuk ez duzu zalantzarik.
Nik ere ez.
Hala ere nire 800 horiek ez dute balio.
Zure 500 horiek bai.
Espainiako justiziak erabaki du.
Baina tentazioa handiegia da. Gainera zure alkategaiak amets bat izan zuen : txiki-txikitatik alkatetzarekin egin zuen amets! (abestiak dioen bezala: amets baaaat izan nuuun! Ohoh). Eta ezin izan zenioten tentazioari eutsi! Beraz udalbatza eratu eta “gehiengoa†lortu zenuten. “Irabazleak†zineten. Baina gauzatxo bat berehala ahaztu zenuten: udalbatzaren gehiengoa faltsua zen. 800 boto horiek ez ziren onartzen. Eta horretaz aprobetxatu egin zineten. “Gehiengo†horretaz aprobetxatu zineten.
Narrua behar du gizonak!
Jantzi nahi duzun etikaren etiketa.
Esan nahi duzuna.
Ez dizut sinistuko!
Nola da posible esatea “edozein ikuspegitik ikusita ere alkate legitimoa dutela Aretxabaletan� Udalbatza osatu zen egunean hauteskundeak irabazi zutenek ez zuten aukerarik izan legitimitate guztiarekin irabazitakoa eskuratzeko. Aralarko alkategaiak bai, aukera bat izan zuen, alderdien legeak emana, eta “irabazi†egin zuen. Legea bere alde izan zuelako. Legearen babesa izan zuelako, ez herritarrena.
Aralar autokritikatik sortu zutela diote eta nik kritika maite dut. Nola ez!
Baina poltronazale eta protagonistak ez dira nire gustukoak. Laster PNVko bufoi ofizialak bihurtuko direla sumatzen dut. Epe ertainera EAk hartu duen bidea jarraituz...
Baina momentuz indarrak sakabanatzen besterik ez dabiltza. Eta besteen egoera gordina euren mesederako aprobetxatzen. Batzuk aspaldi ohartarazi zuten : hauen helburu nagusia politikatik bizitzea da. Egitura, azpiegiturak, laguntzaileak, bufoiak...Mozorroa jantzi eta aurrera, gu guztion kontura bizitzera!
Kontu kontari.
Kanta-kantari!