Eskohitza → Blogak → Eskohitza blog komunitatea → Probatu al duzu autopista? Merezi izan al du paisaia horrela hondatzeak?
Gogoratu libre dela norberaren iritzia ematea, betiere gainontzekoak iraindu gabe.
begrali 2009-04-14
Egixa esan asko aurreratzen da Gasteizera faten, nik probau dot eta aspektu positibo eta negatibuak badaz hemen. Positiboak hemendik aurrera Gasteizera denbora gutxiau tardauko gauela, orainarte euki ditxugun bidiak guretako bakarrik izango die: arlabanek ta gatzagak ez daue trafikoik eukiko (gatzatarrak pozik egongo die...), orohar txirrindularientzat hobeto...
Negatibuak betikuak: paisaia estropeau douela eta ia ez dauela buelta ematerik... Argi dago ingurunea puskatu arte ez garela konturatzen zer daukagun. Elgeako parke eolikoak protagonismoa kendu zihon mugarriluzeko harritzarari, orain autopistak kendu dizkio hain ongi kontserbatuta zeuden marin, mazmela eta zarimutz auzoei, AHT-ak ez du bueltarik... Inbertsio erraldoiak hiriburuak lotzeko, Odon eta Azkuna pozik izateko... Ikusiko dugu Arrasateko sanjosepeko harrobirako hainbeste interes jartzen duen diputazioak, jajaja...
Galderari erantzunez: merezi izan al duen? Baietz esan beharko, Gasteizera nahita arlabanetik eta Gatzatik joan bainaiz bi egunetan eta ez baitut kotxerik aurkitu... Beste batzurentzat seguru ere merezi izan duela. Dirutza bat jaso ostean autopistaren kontra ixilik geratu direnak hor daude, Elgeako parke eolikoaren kasuan gertatu zen bezala... Askotan pentsatzen dut egon diran protestak batzuen patrikak betetzeko izan direla, eta ez autopista egiterik gura ez zutelako, beraiek aberasteko soilik. Espero AHT-aren kasuan berdin ez gertatzea, baina, denok dakigu diruak aho asko ixiltzen dituela. Koherente izatea zaila da nik bultzatutako protestak denon hobebeharrez izan beharrean ni aberasteko badira...
doro 2009-04-14
Aupa!
Interesgarria eztabaidarako foro hau. Baina, galderen formulazioa gehiago zainduko nuke, hau da "merezi du paisaia horrela hondatzeak?" galdera honek iritzi garbi bat adierazten du. Ondoren, eztabaidan iritziak ematea ondo legoke, baina galderan behintzat objetibotasun bat mantenduko nuke.
Bestetik, nik probau dot autopista berrixa. Joxebik idatzi omen dau 10 minututan Gasteizen zauzela, hemen 15 minututan; baina 15 minututan nun zaz? nik behintzat, denbora gehixau tardau nauen Gasteizera heltzen, eta ez nintzen poliki fan... Egixa da distantzia laburrien aurreratzen dala, baina ez proiektua justifikatu gura duten politikariek edo komunikabide batzuk esaten duten beste.
Aritz 2009-04-18
Aupa Doro!
Guztiz ados galderaren objetibotasun faltarekin. Baina ez nuen asmatu modurik nahi nuena galdetzeko. Galderaren funtsa orain autopistak suposatzen duen aurrerapena eta naturan izan duen eragina konparatzea zen. Galdera nola ipini objetiboki asmatzen duenak esan diezadala, eta aldatuko dut.
oh! 2009-04-20
Aritz: Autopistak izan duen aurrerapena? Zer diozu Aritz?
30 mkinutu beharrean 15 minutu behar izatea Gasteizera iristeko? Hori da diozun aurrerapena?
Gaizki gabitz aurrerapena bada guretzat azkarrago bizitzea. Gizarte honek horretara bultzatzen gaitu etengabe. Ahalik eta gehien ekoiztu. Gauzak azkar egin. Asko, gehio eta gehiago. Beti gehiago. Ahalik eta denbora gutxien "gastatu" beti, gero ere beste edozertarako denbora gehio faltan izateko. Hola gabitz gero korrika, takarraran, estresa kentzera azkar! 45 minutu yoga, spining, pilates edo bestela Urkulura berriz ere takarraran egitera! Hori ere erlojuari begira noski!
Begrali: Ziuir Gatzagarrak pozik egongo direla? Eta turismoari begira Gatzagarrak egin duten apustua? Nor geldituko da orain bidean etenaldi txikia egin eta Gatz museoan edo Dorletan ingurumira egin eta Hotelean, Matxainenean edo Arraten salda edo txorixoa jatera, turista despistaturen bat ez bada? Askoz gehiago izengo gera seguruenik edozein sapatutan Intxaurtxuetan autopista hartu eta zuzenean Declatonen behar ez ditugun zapatilak erosi eta gero zinera joango garenak. Hori bai, Arrasateko zinea ixten dutenean danok kexu izango gara.
Portzierto, kaltetuak aberastu? Nik dakidala kaltetuen elkartekoek derrigorrean galdutako lur-sailengatik prezio duina besterik ez dute eskatu. Eta autopistako lanak kudeatzen aritu diren lapur lotsagabe eta diru zaleak aldiz?Eskoriatzakorik ere ibili da bertan!
Entzun dut baita ere (eta ez zait gatxa egiten sinistea), bailarako herri batetan, Diputazioko EAko goikargu batek orain hamar bat urte (informazio pribilejiatuaz aprobetxatuz) pinudi edarrak erosi zituela merke-merke. Orain AHTko espropiazioa aprobetxatuz honek bai aterako duela etekin ekonomikoa! Diferentzia da batzuk lurra espekulatuz bizi direla eta beste batzuk lurretik bizi nahi dutela!
begrali 2009-04-21
Oh!;
Orohar ados nago zurekin, gauza pare bat bakarrik. Egon zaitez seguru gatzagarrak pozik egongo direla orokorrean, trafikoari dagokionez, beraien lurretan ez baita ez autopista ez AHT-rik... Gatzagain, marixa, etabarrek orain irabazi egin dute nire ustez, turismoari begira ez dudarik izan. Orain leku lasai bat bihurtu da arlabango eremua, turismoarentzako egoki. Aldiz Mazmela, zarimutz eta Marinen turismo proiektuak gauzatzeko aukerak bukatu dira, eta hori da esan nahi nuena, autopistak eskoriatzari kaltetu diola batipat; gatzagari ezer, aretxabaletari 2 kilometro soilik eta arrasaten ez du inpakturik auzoei dagokionez.
Nik ez dakit zein aberastu den baina egon seguru beti aberasten dela norbait kontu hauekin eta biktima egitearen truke etekina jasotzen dutenak ere hor direla. Eta hor EA-ko goi karguak, baserritarrak, empresariak, politikoak, lursailen jabeak etab. egon daitezke. Hori bakarrik,
Aritz 2009-04-21
Aupa Oh!
Gauzatxo bat zehaztia gustauko jaten. Nik momentu baten be ez dot emun nire iritzixa goiko komentarixuan. Komentarixo horren helburu bakarra Dorori galderian objetibotasun falta justifikatzia zan.Eta ni ados egon ala ez, egixa dad gaur egungo gizarte honentzat 30etik 15 minutura pasatzia aurrerapen bat dala, eta parte baten niretzat bebai. Beste kontu bat da 15 minutuko aurrerapen miserable horrek merezi izen dauen horrenbeste txikizio gauzatzia.
Gatzagaren inguruen hasi dozuen eztabaidan inguruen berriz, bakotxa estremo batera faten zabitziela uste dot, hau da, neurri baten bixok daukotzuela arrazoia. Nire ustez be Gatzaga pasadako herrixa da, bere turismua, jatetxe danak,... horren bidez funtzionetan dauiela uste dot; eta autopistak kalte haundixa eitxen dutzo horri, beraz Begrali, ez dot uste inolako onurarik daukonik Gatzagandako turismuan aldetik. Baina Oh!, Gatzaga turismo herrixka izatetik aparte bizitokixa be bada, ta ez dustezu esango gatzagarrak alde hortatik ez diela gustorau eta lasaiixau egongo...
Azkenik, eta nor aberasten dan asunto horretan, espekulatzaile edozein izen leikela uste dot. Politikuak tartian egongo diela dudarik ez, negoziante ta enpresariuak be berdin. Baina baserritar eta lur jabiak ez sartu danak multzo berian mesedez. Ziur baserritar edo lur jabe espekulatzailiak badazela, eta euren lurren truke negoziua itxen saiatu diela; izan be, diruak batzundako beste ezerk baino gehixau balixo dau... Ta era berian beste baserritar askok, gure dana kobratuta be ziur sekulako nahigabe eta haserria daukiela, eta jende agozabal askon agotan entzuten da honeik biktimismuakin aberasten dabitzela. Ez nau ados komentario horreikin, ez dakitx inbidixazkuak dien ala diruzale batzuk gainontzekuak be eurak modukuak diela uste dauien. Dana dala, komentario guzti horreik soberan dazela uste dot.
begrali 2009-04-21
Aritz;
Gatzagako turismua zuk esaten dozuna bada oso tristia pentsetan jat. Egixa da pasoko herri bat dala baina nik uste dot kalitatezko turismo bat bultzatu nahi bada oin askoz hobeto dauela orohar gatzaga turismo bezala promozionatzeko:
Batetik lasaitasuna (kamioak ez, trafiko eza). Horrek bakarrik askoz aktibitate gehiago egiten lagunduko dau (bizikletan ibili, oinez... Bestetik aurrerapena: kontraesana dirudien arren autopistak mesede egingo dio Gatzagari, zeren orain askozas hobeto komunikatuta geratuko da, eta kanpotik datozenak Gatzagan askoz lehenago egoteko aukera izango dute, nahiz eta oraingo bidetik ez datozen...
Turismua ez da kafetxo bat hartzia Gatzagainen edo marisan "de paso" dauelako geratzia... Jendia kafe bat hartzen faten da ba Udalara, Urkulura, Mendiolara Arantzazura...? Nik dakidala ez daz "de paso" Zeatik ez Gatzagara?
Interpretazioa bat bakarrik da, ikusi beharko da etorkizunean. Hala ta be uste dot eztabaidako gaitik urruntzen ari garela, nahiz eta eztabaida oso interesgarria iruditzen zaidan.
oh! 2009-04-21
Aritz: txapo!
ibai 2009-04-21
Aupa,
batetik, jota geratu nitzen aurrekuen telebistan entzun nauenien jentia komentetan 10 minutu aurreratzen zielako Eskoitzatik Gasteizera autopistiak merezi izen dauela. Mendi danak, herri dana apurtu 10 minutu lehenau ailegetako? Ezin dot ulertu.
Bestalde, Gatzakuai buruz, nik uste dot turismuandako izetekotan hobia izengo dala trafiko gutxiau dauelako, ze turismua eitxen doianak argi dauko nora doian, ez dot uste alde hortatik eragin negatiboik eukiko dauenik. Izetekotan, kafetxo bat hartzen, edo bazkaitxen bidien geraketan zien transportisten falta igarriko daue, ez dakitx nik zenbateraino.
Liher 2009-04-22
Argi dau zeintzuk aberastu dien eta izan garen kaltetuak. Etxako buelta gehixei emun bihar horri. Beti pasau da berdina eta beti pasauko da berdina. Kontua da Eskoizatik Gasteizera igoteko 3 bide dazela, nun ostia ikusi da hori, ta kontua da herritxarrok ez garela mobilizau biar zan bezela Neu lelena. ta AHTia gainian euki arte eta indda egon arte ez doela holako blog baten horrena idatziko.
Ta kontua da zelan izen geinken holako hipokritak autopista puta hori erabiltzeko denbora osuan horren kontra hitzegiten gabitzen bittartian. OIn gratis da autopista mierda hori baina hemendik gutxira 5 edo 10 edo 20 euro pagau bihar badittugu Gasteizera 10min. lenau heltzeko pagau ingo dittugu eta gainera preziuana kejauko gara. No me jodas ez gaittezen izen hain hipokritak eta gutxienez ez emun dirua gure lurrak, basuak,errekak, fauna, flora etab. txikitzen dittuztenei.
jajaja 2009-04-28
Neri gustauko jaten jakitxia zenbat milioi jaso dauien lur zati baten truke "lur-zatien jabeek"... Nik entzut dot baitxa "lur zatien jabe" asko kexatu in diela autopistia (eta oin AHT-a) ez dalako pasetan bere lurretatik!!!!! Porzierto, baserritar bat izan leike baita empresaria, politikaria... Eta Liher-ek esaten dauen moruen, asko kexatu bai baina gero danak gasteizera boulevardera fateko autopistan... Guzti honi hipokrisia deitzen jako.
ho 2009-05-06
Merezi izan al du? Norentzat? Eskoriatzarrontzat? Leintz Bailarako herritarrentzat? Gipuzkoarrentzat? …norentzat? Esparrua zabaltzen dugun heinean, erantzuna ezberdina izan daiteke.
Balorazio partzialetan erortzeko arriskua handia da: eskoriatzarrok soilik erabili behar al dugu autobidea? Agian niretzat eskoitzarra naizen heinean ez du merezi, uste dudalako herriko, auzoetako paisaiari eta ingurugiroari orokorrean egiten zaion kaltea ez dela proportzionala herriarentzat suposatzen duen abantailarekin konparatuz (Gasteizera denbora murriztea…), baina Plaentziko, Elgoibarko edota Eibarko biztanle batentzat merezi al du?
Begira oh, badirudi zuzeneko informazioa duzula kaltetuek orokorrean eta elkartekoek bereziki izan dituzten aldarrikapen eta tratu txarraz diputazioaren partetik. Baina benetan uste al duzu, sinisten al duzu elkartekoen aldarrikapen bakarra derrigorrean galdutako lursailengatik prezio Duina besterik eskatzea izan dela? Bai zera, leku guztietan bezala eta Begralik zein Aritzek ongi esan duten bezala, espekulatzaileak, negozianteak zein Tratanteak edonon aurkitzen dira, baita zuk adierazitako elkartean ere. Aberasteko bideak luzeak dira, ez da soilik indemnizazio batek suposatzen duen diru kopuruarekin aberasten, badaude aprobetxamendu eskubideak, espeziean emandako kontraprestazioak, proiektuak aldatzeko akordioak, eraikigarritasun eskubideak, zuhaiztiak ustiatzeko akordioak… Seguruenik aberastu ez direnak, elkartetik kanpo geunden lur jabe kaltetu asko izan gara, ez dugunok izan udal administrazioko laguntza zuzenik gure interesak defendatzeko orduan, diputazioak inposatutako prezioa onartzea beste erremediorik izan ez dugunok, elkarte barruan zeuden sasi jakintsu askoren pikareska gaitasunik izan ez dugulako agian.
ongi esana 2009-11-25
Ho, ez dau hobeto esplikatzerik.