eskohitza.com

EskohitzaBlogakTxefriki → Dragon Ball "Involution"

RSS 2.0

Dragon Ball "Involution"

Joseba Gabilondo (Txefriki)

2009-04-11

Etiketak:

Apirilan 8xan estrenau zan Dragoi Bolan pelikulia. Hitz baten: KAKA!

Blog barrixa estrenetan dot gaur. Informatikan inguruen ta frikikeixen inguruen idatzikot.

Gaur edozein frikik ezagutzen dauen marrazki batzuen inguruen idatzikot. Dragoi bola.

Eztot baina marrazki bizidunen inguruen berba ingo, asteazken hontan estrenau dan pelikulian inguruen baino. Dragon Ball Evolution dauko izena. Baina iual James Wong zuzendarixak, hobeto pentzauta, Dragon Ball Involution deitxu biherko zotzen pelikuliai.

Atzo gabaz egon gitzen lagun batzuk zinien pelikula hori ikusten. Bazakigun nora goiezen ta ze pelikula mota espero gauen. Baina... la ostia holako txarra izetia be!!

Dragoi Bolan historixia eztaue bape errespetau, personajiak bez, akzinozko pelikula bat izeteko oso eskasa ta gainera oso motza, 87 minutu!! En fin, "KK Ball" bat.

Hasieratik ia pufka hasi nitzen. Ahots bat entzuten da txisteratik atara dauien historixa bat kontetan. Oin bi mila urte lurra ixa desagertu in zala Piccolo (Satan bihotz txiki) ta Oozaru (Goku tximino bihurtuta. Honekin flipau in nauen!) agertu zienien, monje batzuk juntau ziela ta Satan bihotz txiki Aladinon moduko lampara baten sartu zauiela... no comment...

Gero Goku agertzen da, bere aitxona Gohanekin entrenetan, hau sin mas... Onena da Goku institutuen agertzen danien. Baina ze ostia da hori?!?! Institutuen?? Noztik egon da Goku institutuen?? Sekula ezta eskolara fan baina! Ta klaro, Goku en plan Spiderman, klaseko pringaua, mundu danak baziletan dotzena... mesedez!!. Hemen ia zuzendarixan ta gidoilari danen familixiaz akordetan hasi nitzen.

Bueno, eztot pelikula dana kontau biher, deskargau zeinkie internetetik. Zinera behintzat ez fan, aber ez dauien rekaudetan gastau dauiena baino gehixau.

Gauza patetikuenak komentaukoitxut bakarrik.

  • Satan bihotz txiki. Bastante txarto inda. Laguntzaile bat dauko, Mai. Baina ze itxen dau horrek hor?!?!?! Jakin leike?? Hori Pilafen laguntzailia zan! Ta desdeluego etzan faten narruzko traje ajustauakin!!!

  • Goku. Aurretik komentau dotena + buztana falta jako + ez dator beste planeta batetik + tximino bihurtzen danien kontetantzo Satan bihotz txikik sortu zauela ta txikina zanien bialdu zauela lurrera... etabar luuuuze bat.

  • Txitxi. Sin mas.

  • Bulma. Bueno bere historixia behintzat ez daue asko aldatu.

  •  Iratxo dordoka. Ezta marrazki bizidunetako agure berdia, nahiz ta agertzen dien bere etxien rebista erotiko batzuk, ezta isla baten bizi ta dordokan inguruen eztauko ezer. Baina bueno Goku entrenetan dau ta Kamehameha erakustentzo.

  • Yamcha. Sin mas.

  • Sifu Norris, Carey Fuller, Seki, Agundes, Moreno, Butler. ZEINTZUK KOJONES DIE HORREIK?? Zetako letxe asmatu bihertxue personaje inutil batzuk??


Kriston hotzikaria emun zuzten gauza bat izen zan, esaten dauienien Dragoi Bolak eklipsia baino lenau topau bihertxuela. WTF???!?!?!?!?! Ze eklipse? Goku tximino bihurtzen daneko eklipsia??? Ez James Wong, ez!! Hori ilargi betia zan!!! En fin.

Pelikula moduen oso txarra da, ta kontuen hartuta Dragoi Bola marrazki mitikuen pelikula bat dala ia... patetikua. Jodidu zuztena etzan izen pelikula txar bategatik 5 euro zakarretara botatiak. Jodidu zuztena Dragoi Bolan historixia aldatu ta holan zikintzia, horrek amorrua emun zuzten. Ta txarrena da Akira Toriyamak berak oniritzixa emun zotzela pelikuliai. Zelan igerten dan diruakin ondo untau dauiela.

Nire proposamena, pelikulia ikusi, lelengo pertsonan jakiteko zelako bazofia dan, baina ez fan zinera, deskargau internetetik.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

ibai 2009-04-12

Gauza txar asko entzuitxut, baina hau irakurri ostien ikusten dot nik pentzetan nauena baino okerraua dala. Ez dot ikusiko, ez pagauta ez pagau barik.

Eta Krilin eztau?

Mikel 2009-04-14

Josebakin guztiz adoz nau indauiena lotzagarrixa da gure txikitxako marrazki mitikuak basurara botatia da eta gainera ez da krilin agertzen, ezta ulong hau lotzagarrixa da!

krilin 2009-04-14

Zirkulu errukigabea.... ca - me ha-me... Nik ez dot ikusiko pelikulia. Yamtsak itxen dau "otso hagin"???

kritiko bat 2009-04-20

etzan txarra izengo zerbaitx publikau aurretik ortografixia begiraketia. Ni hontan kriston txarra naz, baña ala ta be hainbat akats topaitxut(pentzetan, lampara...). Tan ia kritiketan jarritxa, erderakadak sartzenbaitxuzu, gutxienez ondo idatzi (aber, biherrien, a ver, da).

hipokrisiari STOP! 2009-04-21

Kritiko, ondo dau kritikekia baina gutxienez zentzuz in: baña? publikau? sartzenbaitxuzu?...  

 

Heldu zaigu ba kritikoren euskaltzaindia, XXI. mendeko inkisizioa!!!!

Joseba Gabilondo 2009-04-24

Ez, Krilin ezta agertzen, Ulong bez (ondo egongo zan Ulongek kulero batzuk eskatzia Sheronei xD) ta beste asko bez.  

 

Krilinei erantzuten, Yamtsak otso agin??!!! Yamtsak eztau itxen ezer!! Burrukan be eztau itxen! Yamtsa agertzia o ez, pelikulia berdin: KK MOKORDO BAT!  

 

Pelikulia ikusten bozue idatzi hemen ia ze pentZZau jatzuen bai? Gustauko jaten zuein iritzixa jakitxia.

OU 2009-05-06

NIK EZ DOTENA ULERTZEN DA ZELA PAGAU LEIKE PELIKULA HORI IKUSTEKO ETA GUTXIAU ONDIO GERO GAINERA KRITIKIA IDATZI.  

 

NOK USTE ZAUEN ONA IZENGO ZALA BA?HOLAKO IZENBURUAZ ETA PUBLIZITATIAZ EZ DA OSKAR BAT IRABAZTEKO BEGIRA IN EZ?  

 

HAU DA GUTXIENEZ NIK USTE DOTENA.  

 

ibai 2009-05-06

Bueno, nik ez naukon ikusteko gogoik, baina kritika batzuk irakurri nitxulako. Txefok idatzitxako hau modukuak. Kritika horreik barik, pagau ikusi eta kritikau dauienak barik, ba igual ikusten fango nitzen, eta X euro gastau alperrik.

Publizitatia edo izena ez da dana, zenbat pelikula dauz kriston trailerrekin, izena be oso ona, eta gero oso oso txarrak dienak? Ba hori.

Joseba Gabilondo 2009-05-08

Niri ez zuten jodidu 5 euro pagetiak pelikulia ikustiagatik, niri jodidu zuztena izen zan ze in dauien Dragoi Bola moduko marrazki mitiko batzuaz!  

 

Banakixen txarra izen biher zala, ta banakixen ze topau biher nauen, ta ejaten inporta pagetiak. Nik ganoraz (zinien) ikustia nahi nauen, holan hobeto kritikau al izeteko. Baina enauen espero holako txarra izengo zanik...

Joseba Gabilondo 2009-05-08

Galdera bat.  

Pelikulia ikusi dozuenen artien, ze da gutxien gustau jatzuena??  

 

Niri... dana: pelikulia bera, Goku, historixia, Satan bihotz txiki, kamehame... etab. amaigabe bat.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)