eskohitza.com

EskohitzaBlogakEskohitza blog komunitatea → Herri Bazkariak antolatzeko moduak aldatzearekin ados al zaude?

RSS 2.0

Herri Bazkariak antolatzeko moduak aldatzearekin ados al zaude?

Aurten Ferixa eguneko Herri Bazkaria ezberdina izango da diru faltaren ondorioz. Plazan mahai batzuk jarriko dira eta norberak eraman beharko du bere jana. Euskal Jai eguneko bazkaria antolatzeko ere arazoak daude.

Gogoratu libre dela norberaren iritzia ematea, betiere gainontzekoak iraindu gabe.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

ibai 2009-05-19

Bueno, nik uste dot bi gauza dauzela eztabaidatzeko honen inguruan:

  1. Zegaitxik pasau dan hau, zela heldu garen diru falta hontara.
  2. Arazo horrei emundako irtenbidia egokixena dan.

Arrazoiak ondo azaldu ahal ditxun norbaitx prest badau oso interesgarrixa izengo zan.

OU 2009-05-21

Baina holako garestixa urteten die bazkarixak? Pagau itxen da tikia ez? Zela ez dauela dirurik horretarako? Zer pasau da?

iña 2009-05-22

ba egixa esan bazkarixak nahiko garesti urteten die, nahiz eta tikia pagau beti gatzen da dirua eta klaro gero eta jende geixau ba diru geixau palmetan da noski!!!  

adibide moruen Euskal jai egunin danok ordainketan dou gure tikie baina 18 eurogatik txuleta,...... jaten dala uste dauenak oker dabil! urtero palmetan da dirua euskal jai egunien. adibidez jun zan urtien 5850 euro palmau zien! eta imajinau liken moruen eta krisialdixa medio ba bi erremedixo daz! aurten ingo dan moruen txuleta oilaskuagatik ordezkatu edo tikiak 30 euotan saldu! NOR DAU PREST? lau pertsonako familixa baten ba imajina zer suposatu liken honek !

begrali 2009-05-24

Nik ez dakitx modu hobiena izengo dan, baina neurri impopularra da duda barik ta seguraski herritarron partehartzia mugatuko da. Ta zegatxik pasau dan hau? Suposatzen dot krisixagatik izengo dala ez? Nahiz ta ez zan txarto egongo aurreko 4-5 agintaritzetako zenbaki ekonomikoak ikustia, batez be ikusteko zela hartu zauien batzuk udaletxia ta zela fan dan dirua...

ibai 2009-05-24

Bueno, nik lehenengo galderia bota dot zeoze badakitxetelako, aurreko agintaritzek eindako zuluaz, baina ez oso ondo eta aber batenbatek ondo azaldu ahal dauen... Ez dot uste krisixagaitxik danik, nahiz ta seguro horrek be lagundu dauen.

doro 2009-05-24

#begrali: neurri inpopularra? zer dau popularragorik, norberak bere janarixa hartu ta plazan elkarrekin jatia baño (ferixan kasuen)?  

Euskal jaixaren kasuen, gauza asko tartien dazen arren, menu aldaketa proposatzen duzkue. Niri bost txuleta izen edo oilaskua izen, kontua da elkarrekin tarte eder bat pasetia. Gainera, hastapenetara bueltatzia bezala izengo da; akordatzen, Amuskakuak eta Gazte Asanbladakuak goiz guztia letxuga garbitzen pasatzen zuteneko garaiak? edo norbera mahaitik altxa eta txuletaren bila faten ginenekoak? edo kafia pitxarretan hartu eta serbitzen giñuenekuak? edo kriston eguzkixa zauela eta norbera sonbrillak jartzen hasten ginenekua? ba tamalez, hortik pasatu gara dana eginda ematera.  

Tanborradako afaixaren kasuen, desberdina dala uste dot. Batzuk, elkarte konkretu baten izenien irteten gare, eta elkartiak afarixa ordaintzia zuzenena izango zala uste dot, hala ta be, ez gara tanborradan irtetzen afaixagatik, zerbait gehixau be bada, ta afaixa ordaindu biher bada, ba aurrera!  

Bukatzeko, krixisagatik ei da hau guztiau. Jaixak aspaldiko partez pobretxuau etorriko die: pozten naz, imaginaziñua martxan jarri biherko dogu, auzolana eta lan bolondresa bultzatu eta apurrak hobeto administratzen ikasi biherko dogu. Ekimen hauen guztien hastapenetara bueltatzia bezala izengo da, ea bidien galdu dittugun balore batzuk berreskuratzeko gai garen.  

Umore ona ta gogua eukitta, gora gure jaixak!!

David 2009-05-26

Antolatzeko moduak aldatzearekin ados? Honi erantzuteko jakin beharko nauke zein dan antolatzeko modu "barrixa". Hala ta be, hemen emundako erantzun batzuk irakurri ta gero gauza pare esan biher ditxut:  

-Iña: 5850 euro palmau omen zien iazko Euskal jaixen. Baina diru guzti hori bazkaixen bakarrik palmau zuan? Hola balitzok, pertsonako zenbat balixo jok menuak? Nik numero batzuk in jitxuat eta prezio horrekin txuleta...... baino zerbait geixau jan laikek taberna batzutan!!!!  

-Doro: "hastapenetara bueltatzia bezala izengo da". Hau ez litzake atzera pauso bat emutia? Gainera hastapen haren aldaketia uste dot jentia erreta zegoelako in zala: batzuk, betikuak, egun osua lanien jaixa "disfrutau" barik eta hola ezin zutela jarraitxu eta beste modu bateko antolaketa ein zan.  

Edozein modutan, jakin izan dotenaren arabera, diru falta edo krisia ez omen da txuletak oilaskoengatik aldatzeko arrazoi bakarra: txuletak erretzen zuten lagunek iaz esan omen zuten azkenengoz beteko zutela lan hori. Txuletak erreteko jentia prest balego, aldaketa ingo litzake?  

ON EGIN!!!!!!

IÑA 2009-05-26

Apa David!  

ba fan zan urteko San pedrotako egitarauaren arabera Euskal Jaiko bazkarixan palmau zan diru hori, eta jakin dan moruen Bazkariko txuleta erretzailiek eztaue deus kobratzen beraz nik uste dot pertsonal aldaketa egonda be aldaketa ingo litzakela.  

 

Baina bueno arazoak arazo David-ek diñon moduen ON EIÑ!

Arantxa Unzueta 2009-05-26

Datu batzuk emango dizuet gauzak argitzeko behintzat :  

 

Herri bazkaria (2008)  

Gastuak  

Petritegi sagardoa.- 974,40€  

Gastronomia Vasca.- 3.318,61€  

Haragia, gazta, menbrilloa, intxaurrak.- 4.320€  

Ikatza.- 193,14€  

Eroski. likoreak. 240€  

txuletan erretzen egon zirenen bazkaria: 262,10€  

Guztira: 9.308,25€  

Gehi garbitasuna (Hemen garbiketak mahiak jasotzeagatik)  

Ez daukat oraintxe datu zehatza.  

 

Diru sarrerak:  

Sagardoa (goizean).-298,58€  

Taloak: 859,89€  

Bazkaria (txartelak).- 5135€  

Guztira: 6.293,47€  

 

Defizita: 3.014,78€  

 

Zeintzuk ez dute bazkaria ordaintzen:  

Taloak egiten egoten den koadrila: 22 pertsona  

Trikitilariak: 4  

Antolaketa: 4  

Gainera iaz ez ziren txartela denak saldu, hor be, dirua galdu genuen.  

 

 

Aurtengo arazoak:  

Bat:  

Egia da orain arte txuletak erretzen ibili direnek iaz abisatu zigutela ez zirela gehiago egongo. Nik uste dut hori arazo bakarra izanez gero, diruarekin konpondu daitekeela. Baina dirurik be eztau. Beraz, hori da bigarren arazoa:  

Bigarrena:  

Iazko jaietako aurrekontua 70.000 eurotakoa izan zen, aurtengoa 40.000 eurotakoa. Atera kontuak!  

Aurtengo planteamendua:  

Txartela merketu eta bazkaria nolabait "autofinantziau". Merkeena eta errezena jateko "entsalada eta oiaskoa" dira, gainera zerbitzurik gabe planteatzen ari gara, mahaiak jarrita utzi (fratelak eta...) , baina gainontzekoa bandejetan euki prestatuta koadrila bakoitzak berea hartu eta mahaira eramateko.  

Prezioa 10/12€ inguru, ahal den merkeena (oraindik prezioa ixteko daukagu).  

Iazko bazkaria dirua galdu gabe egiteko 30c€ ordaindu beharko luke pertsona bakoitzak. (Iaz txartel bakoitzak 18 euro balio zituen eta kexak jaso genituen bazkaria garestia zelako, batez ere familian joaten direnean eta 4 txartel erosi behar denean adibidez).  

Batzordean asko eztabaidatu da aukera hau, eta azkenean holan erabaki da. Eskertzekoak dira iritziak eta iradokizunak, nik, gauza bat eskatuko nizueke, mesedez, nahiz eta ez guztiz gustokoa izan, parte hartu, lagundu, aportau, eta datorren urtean, denon artean beste irtenbide bat topatzen badugu, fenomeno, eta norbaitek aurten, oraindik, beste planteamentu on bat badu, etorri, azaldu eta aztertuko dugu.  

Jaiak denonak dira, eta denon artean egin behar ditugu.  

 

 

 

 

 

 

xagu 2009-05-26

bueno, baina hemen zer da inportantiena, menua? hortara irtetzen gare kalera? barkatu baina niri menua zein dan gutxienekua pentsetan jat, kaleko jaigiruan parte hartzia dalako etxetik urteteko nire aitzakixa. kalien bazkaldu, lagunekin disfrutau, beste esko(h)itzar askokin parranda bat konpartiruteko aukera eukitia... ez dakit zorionerako ala zoritxarrerako izengo dan baina klaru dau krisi santu honen eraginez ohitura asko aldatu beharko ditugula. eta ez etxien bakarrik, kalien be bai, ta jaixak disfrutetako moduetan be bai...  

 

gora eskoitzako jaixak!! gora oilasko izter erriak!! gora patata frijiruak!!!  

 

gora ii-sp  

 

uri

begrali 2009-05-26

Nik ez nekixen zeintzuk zien Euskal jairako aurtengo arazuak, ikusten danez zaila dau txuletak erretia. Gutxienekua txuletia jatia da ta menua merkiaua urteten badau ba gaitzerdi. Hori bai, azpimarratzekua da Eskoitzako Euskal jai egunak daukon inddarra, bailarako eta eskualdeko egun potentienetarikua da, nik ez dot ezauketan halakoik Atxabaltan, Mondrauen... Damborradiana be tristia da baina importatiena herri dana alkartuta egotia da, beraz, espero dot elkarte denak batera ibiltzia danborradan ta Euskal jai egunien herri batu baten itxura emutia, ta egun danetan ambientia jartia betiko lez. Hola daukouena baloratzeko aukeria emungozku, eta antolatzen dien beste ekitalditan partehartzia handitzeko aukera emango dau...  

 

Nere ustez eskoitzako suzko erruberak be eredugarrixak izen die beti. Ze gertatu behar da?

ibai 2009-05-26

Eskerrik asko datuengatik Arantxa. Nik behintzet enauen pentzetan hainbeste kostauko zanik.

Baina goixen esaten dauien moduen, garrantzitsuena parte-hartzia eta girua da. Klaro, txuleta on bat beti sartzen da oilaskua baino hobeto, baine besteik eztauenien oilaskua be oso ondo dau.

Suzko erruberaik be eztala egongo entzun dot, pena da. Batenbatek konfirmau ahal dau hori?

Ba hori ba, gora oilasko izter erriak, bai!!!

arantxa 2009-05-27

Bai, holan da, aurten ez dira suzko erruberaik egongo.  

David 2009-05-27

Arantxak esandakoak irakurritxa gero (aurrekontua ia erdira jeitsi...) zalantza bat daukat: Ez ote da gertatuko, beste herri batzuetan gertatzen dan moduen (Arrasate...) ,jai egunak aprobetxatuz jentia herritik kanpo joatia egitaraua "pobria" dalako?  

Horra beste gai bat eztabaidarako:  

"Jai pobria, jai giro tristia?"  

Ño!! Esaldi hori esaldi lehiaketarako gorde neiken, baiña esaldi lehiaketaik egongo da?

Joseba 2009-05-27

Arantxak komentautakua, zerbitzurik ez egotiana oso ona iruditzen jat.  

Kuadrila bakotxak ez-dakit-zenbat tiket presentetako ta ez-dakit-zenbat tikeko ensala da bat, adibidez. Ta oilaskuakin bardin.  

Azkenien urtetik urtera akomodetan fan gare ta nire ustez hainbeste katering ta hainbeste ostixakin herri bazkari batek bere xarma galtzen dau.

xagu 2009-05-27

aupa david!  

 

nik gureta be ezin izango nintzan kanpora joan, bergararrak esaten dabien moduen lanpurris nauelako, poltsikua linpio. ta suposatu nahi dot aurten bizi dogun egoeria ez dala betiko izango. jai batzordeko jendiak nahikua lan eukiko dau aurtengo egitaraua osatzeko, ta ni ez naz izango, behintzat, hoien lana kritiketan joango dana...  

mundumira pasauta jaixetarako preparauta nau jada!!  

 

uri  

 

bozkatu iniziatiba internazionalista !!

Mari Carmen 2009-05-29

Aupa David & cia. Esaldi lehiaketiak be aurten modifikaziño txiki bat edukiko dau. 10 urte beteten dittu aurten esaldi lehiaketiak eta asmua gauza bereziren bat egittia zan. Baina, ideia moldatu biher izen dou eta hauxe da egingo dana:  

Aurreko 9 urtietan irabazliak izan dien 9 esaldixen artien onena zein izen dan aukeratzeko lehiaketia. Irabazten dauen esaldi horrekin kartela egingo da kultur etxeko balkoien jarteko eta pegatinak be aterako dittugu, seguruenik 9 esaldi horreik aprobetxauta. Sarixa? Zer pentsetan jatzue 10 urtietako esaldirik onenaren egile izatearen ohorea????Pentsetan gabitz ondiokan zela egin... beraz ideiaren bat baldin badaukotzue eskertuko gauke.  

Aurtengo helburuak 3: jaiexetan euskeriei lekua egittia (esaldixak euskeraz izeten die), jaixei kolore apur bat emutia (pegatinak kolorezkuak izeten die) eta diru larrei ez gastetia.  

Eragin buruai!!!

David 2009-05-29

Egunon Mari Carmen: Sari bezela jartzeko, bururatu jaten lehenengo ideia hau izan da:  

Jaien hasieran ikurriña eta Eskoitzako bandera igotia.  

3 helburu, 3 ideia:  

-Aktu berien 9 esaldixak irakurri leizke, urtia aipatuz eta lehenengotik azkenera, (bakotxak berie?) eta irabazlia azkena.  

-Koloria emuteko, esaldixa esan eta balkoitxik pegatiñak jaurti kolore ezberdinetan. Bakotxak bere esaldixena.  

-Diru kostuik ez luke eukiko ekintza honek.  

Beste ideiaren bat etorri ezkero aipatuko nuke.  

Izan leike be jeitsiera, horrela 10 urtetako leikaketa zelabait borobildu eta itxi eingo geunke.

IÑAXI 2009-06-01

Denbora gutxi daruet herrixen ta ez dakitt, egixe esan, aurreko urtietatik zelan juen dan aldatzen herri bazkarixen asuntue Eskoitzan.  

Asteburuko mendi bueltiek honi buruz be pentsetako denporie emon dozte ta hemen doie aportaziño bat.  

Ez iñok txartxat hartu baiña hainbat herritten funzionetan daben lehiaketie planteauko neuke.  

Lagun taldien harteko paella txapelketie adibidez.  

Hor gabiz ditxososko krisi honetan txuletie ta oilaskuaz bueltaka...katering-e...betikuek pringetan...nik dietarako nahixau dotela petxugie plantxan...niri loterixie tokau jatela...nik ez dekotela puto duro bat.....en fin, asko luzetu barik.  

Proposamena:  

Paella txapelketie bakoitzan erara!!! Etxetik prestatute eruetiek ez dau balixo kasu honetan.  

Udalaren konture: Arroza, suek, paellerak, butanue, ardo-sagardo-likore-kafe ta enparauek. Postrerako arroz-esnie sin falta. (Bergarako udalak adibidez badekoz 13 bat talderendako suek).  

Kuadrillen konture umore ona ta osagaixek bakoitzak bere ekonomixien arabera. .(Nahi dabenak etxazpiko katue (pijamie kendute) ingrediente moduen erabili leike....)  

Krisi garai honetan sari berezixe emotie ondo egongo litzeke...paella merkienari sarixe!  

Uste dot aukera on eta presupuesto bajukue dala.  

Dana ahora emotie gustatzen jakun garai honetan aldatu daigun konzeptue ta sortu daigun kuadrillen ta soziedadien arteko pikie!!!  

Ta gosiaz geratzen dienentzat ilunkaran patata tortilla txapelketie! Ke tradicional y de toda la puta vida...gaseosa crus de gorbea!! Gure gaseosie....  

 

On egin!  

gaizka 2009-06-02

Egixa esteko niri kriston ideia ona pentsetan jat paella lehiaketiena. Jentia animetan bada behintzet, merkie eta animaziñua jarteko modukue behintet bai.

Mari Carmen 2009-06-05

Ezin izan dut lehenago idatzi, baina hemen erantzuna:  

Esaldi lehiaketaren kontuarekin ikusiko duzue datorren astean aterako ditugula eskuorri batzuk, azkeneko 9 urteetako irabazleekin, eta horietako bati botoa ematea proposatzen dugu. Irazbalerearekin pankarta egingo dugu eta guzti-guztiekin pegatinak aterako ditugu. Momentuz, besterik ez egitea pentsatu dugu. Pena da... baina ez gaude askoz gehiago egiteko moduan.  

Herri bazkaria txuletekin beharrean oilaskoarekin egingo dugu eta paellarena hurrengo urterako proposamen moduan jasota geratu da eta aztertuko dugu. Aurtengo ez daukagu denborarik.  

Eskerrik asko denoi iradokizunak egiteagatik eta ondo pasau ferixan eta sanpedruetan.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)