Eskohitza → Blogak → Eskohitza blog komunitatea → Aurtengo oporretan, etxean edo kanpora?
Gogoratu libre dela norberaren iritzia ematea, betiere gainontzekoak iraindu gabe.
David 2009-07-17
Inork erantzuten ez dauenez, norbaitxek emun biher hasiera. KRISIA? Horreik zer die? "Palitos de cangrejo congelado"?
Nire oporrak oindio be urrun samar geratzen die. Iraila edo urrian hartuko bait ditxut. Kanpora fateko asmue bai, Al-Andalus aldera, 10en bat egun ero... Nire ustez biharrezkua da alde itxia: ingurugunea aldatu, aurpegi ezezagunak ikusi. Hau da txipa aldatu eta deskantsatu bai fisikoki bai psikikoki. Kuadrilakoei deskantsua emun eta norberak be deskantsua hartu kuadrilakoengandik.
Ala ta be, hemen irakurri ditudan erantzunak eta gero, eskoitzar bakarra ote naz kanpora doiena? Ez dot uste. Benga, kontau zuen oporretarako asmuak.
euxe 2009-07-18
Oporretan burua deskantsatu eta beste guztia nekatu. Nik ere kanpora egingo dut, norabidea egunero aldatuz, eta sorpresen bila. Leku batetara beti heltzen gara: Asturies izeneko nazio txiki batetara
leuke 2009-07-20
oporrak? dirua daukienak oporretan fango die hotel garestietara hilebete bat, edo oso urruti. diru piskat daukienak astebete fango die euskal herritik gertu, espainia edo frantziara... eta diru gutxi daukienak hemen geratuko die deskantsetan... ah, eta baita badaz kanpora fango ez dien dirudunak, horreik euskal herriko herri danetan festarik festa ikusiko ditugu!!!
ibai 2009-07-20
Ba ni iñoz baino urriñau fango naz, eta bi oporralditan gainera... Baina klaro, karrerako azken urtia bukatu dotelako izengo da... eta ondion eztaukot beste batzuk moduen hipotekaik ordaindu biharrik.
Leukek esandako gauza baten harira, azken fiñian bertan geratuta ez da diru gehixau gastetan? Batetik juergak eta bestetik inguruko bidaiak...
eriko 2009-07-21
oso ondo david, herrixen lau katu gelditzen garenien benetako atsedena hartzen hasten gare. nik oporrak bertan pasauko ditxut, abuztuan eskoitzak bere enkantua be badaukalako. joateko aukera daukienak ba aprobetxau, baina ez etorri gero negarrez "palitos de cangrejo congelado"k gogor astintzen dotzuelako!!
gora eskoitza tropikala!!
uri
guma 2009-07-24
Importatiena neretako deskonektatzia da, baina hortarako eztau zetan urrun fan, nahiz ta laguntzen dauen...18 urte eukiz gero gurasuekin fatia lagunik ez badaukotzu oporretan ez dau oso ondo, beraz igual hobeto da euskal herrixan geratzia lagunekin ta juergan pasetia uda dana...ah, badau jende asko oporretan dabitziela urte dana gurasuen kontura eta beste batzuk langabezian, ez ahaztu, ta azken horreik seguraski nahiko lukete oporrik ez izatia ta lana in... baina, holakua da bizitza, batzuk hainbeste te beste batzuk hain gutxi
ilargi 2009-07-25
Nik be iraila aldian hartuko ditut oporrak eta ondion ez dakit zer egingo doten.
Inpresioa daukot, azken aldian, oporren kontua oso estresantia bihurtzen dabilela. Gaur egun "oporretan" joatia ia derrigorra da. Danok altuak, argalak, guapuak, osasuntsuak, kirolzaleak eta irripartsuak izen bihe gare, eta gainera "ametsezko oporrak" izan behar ditugu.
Ohiko galdera bihurtu da: nora zoiaz oporretan? Zenbat eta urrunau edo zenbat eta exotikoagoa izan zure oporren helmuga, hobeto. Eta estresa hasten da: danok egun berdinetan urten, danok egun berdinetan bueltau. Ta aeroportuak beteta. Errepideak beteta. Eguraldia gure kontra. Azala erreta. Eta gainera, derrigorra da, oporretan ondo pasatzia. Bestela zer? Eta oporrak bukatzean, oporren osteko depresioa dator. Eguneroko tran-trana. Ai ene!
Bakoitzak egin dezala nahi eta ahal dauena. Baina, estresau barik... Nere ustez oporren arazoa baino larriaua da, eguneroko bizitza nola eramaten doun. Dana lotuta bait dau. Krisia eta langabezia ez da gogorra bakarrik oporretan.
Eta oporretan kanpora fateko aukera ez daukonak, ez deprimiru. Zabaldu begiak. Mendi zoragarriak (bueno, apur bat zulatuta...) dauku inguruan. Itsasua be gertu (oin gainera garraio publikoakin!), Ullibarri be gertu... gabetan ez dau 40 graduko berorik. Gasteiz ta Bilboko jaiak... Atxabaltan Loquillo! kontzertuak, kale antzerkiak dohain... Tabernak ixten dituztela? Telebistan ez dauela ezer? Ba igual hobeto!!! Liburu on bat hartu eta disfrutau!! Ta buruai eragin!!
Bueno, ondo pasau!!