Joxen Twitterien topau nauen hau.
Shockingly Big IE6 Warning WordPress blogetara plugin bat da. Hiru abisu maila eskaintzen dau Internet Explorer 6 nabegatzailiakin plugin hau instalauta daukon blog batera sartzerakuan.
Goialdian ohar barra bat zabaltzen dau esaten nabigatzaile "arkaiko" bat dauketzula esanaz, ta besteren bat instalatzeko. Adibidez, Firefox, Safari, Chrome...
Aurrekuan bardina, baina goialdian barra bat agertu biherrien, pantaila osoko mezua zabaltzen dau.
Ta azkena da danetatik makarriena. IE6kin sartzen bazara blogera, zuzenien Internet Explorerak kaskau itxen dau itxi biher izeten dozu.
Herramintxa oso ona Internet Exploreran kontrako kanpañarako .
ibai 2009-07-24
Aupa,
bueno, lehenengo ta behin esan biot ez hartzeko txarto oin esangotena, eta ez pentzetako oin ni be Microsoften alde jarri nazenik.
Baina mota hontako pluginak oso txarrak iruitzen jat. Zeaitxik? Hemen arrazoiak:
Gutxi gora-behera hori, nik uste dot beste bide batzutatik lortu bidala jendian ohitxurak aldatzia, eta Europan lortzen gabitz (Firefoxek merkatuan %45 ei dauko azken datuen arabera). Sentitzen dot txapia. Gustora entzungo nitxuke honi buruzko iritzixak.
Joseba 2009-07-27
Aupa Ibai,
Guztiz ados zuk esan dozun danakin.
Post hau idatzi nauen grazia in zuztelako. Oso makarria pentzau jaten ta zabaltzia pentzau nauen.
Nik klaro enauela jarriko plugin honen 3. maila hori, eztalako bape ona blogeko irakurtzailiantzako ez blogarixandako be. Ze azkenien webgune baten helburua, bertako edukixa irakurri ta zabaltzia da, ta azkenien nabigatzaile bat eukitxiagatik jentia "privetan" bozu zure webgunia ikustiaz ba eztozu zure helburua lortzen. Azkenien, erabiltzaile danentzat izen bida erabilgarrixa, hortik IEk barrabilzorrotik pasetan dauen estandarrak.;-P
Lelengo maila barriz, ba bai erabiliko nauen, zeatik ez. Azkenien gutxi bada be, nik uste dot influiruten dauela erabiltzailiangan. Hori bai, beti be informauaz, IEn alde txarrak erakutzi ta zelan Firefoxak alde txar horreik ez daukon. Eztakit plugin honek informazinorik emuten dauen, ze eztoz probia ein.
Ikusten da bai, Europan gora doiala Firefox erabiltzailiak, baina ondiokan badau jentia IE erabiltzen dauienak ta ez dakixienak, seguridade aldetik adibidez, huts pila bat daukela.
Zuk zelan bultzatuko zauen jentia erabiltzera? Zelan ingo zauen Firefoxen "ebanjelizazinua"?
ibai 2009-07-27
Aupa, bueno, ba pozten naz hola pentzetan dozula ikustiaz. Nik lehenengo maila eztot txarto ikusten, batezbe hirugarrenai buruz nabilen klaro.
Eta oin onartu biot asko kejau nazela aukera honen kontra, baine egixa esanda eztakitxetela zein bide izengo zan onena erabiltzailiek Internet Explorerra erabiltxiai isteko... baine uste dot Mozillakuak nahiko ondo eitxen dabitzela... hor dauz emaitzak.