eskohitza.com

EskohitzaBlogakTxefriki → Mozilla Firefoxen abantailak

RSS 2.0

Mozilla Firefoxen abantailak

Joseba Gabilondo (Txefriki)

2009-07-28

Etiketak:

Mozilla Firefoxek daukon abantaila batzuk

Internetak gure bizitzan gero ta inportantzia gehixau dauko, gaur egun jente oso gutxi egongo da internetera sekula konektau ez dana. Ta interneten "surfeetako" ezinbestekua da web nabigatzaile bat. Merkauan dexente daz (Firefox, Opera, Safari, Chrome, Internet Explorer...)

Jente askok, Internet Explorera erabiltzen dau, Güindous Windows sistema eragiliak integrauta (ta gainera ezin da desinstalau) ekartzen dauena.

Nik barriz Mozillan Firefox aldeko apostua itxen dot, zeatik? Hemen, "suzko azerixan" abantaila batzuk Internet Exlporeran aurrien.

  • Egonkortasun ta azkartasun gehixau.
    Mozilla Firefox, sistema eragileko programa independiente bat da, ehundaka programadorek hobetuta, ta honek egonkortasun gehixau emuten dotza. Gainera Firefoxek HTML documentuak IE baino azkarrau prozezatzen dittu.

  • Segurtasuna ta pribatutasuna.
    Ixa astero Internet Exploreran akatsan topetan die. Akats horreik, hacker, virus, troyano ta holakuendako perfektuak die, akats edo zulo horreik erabiltzen dittue gure ordenadoretara sartzeko. Microsoft akats horreik konpontzeko partxiak atara ta atara ibiltxen da. Firefoxa aspektu hortan egonkorraua da.

  • Personalizablia ta gehigarrixak jarteko aukera.
    Firefoxa zure gustora jarri zeinke. Berak ekarten dauen itxuria ez bajatzu gustetan, aukeria dauketzu Mozillako web orritxik gaiak deskargau ta Firefoxai instaletako. Hemendik deskargau zeinkie gaiak.Nahi dozuen kolore ta botoiak aldatziaz aparte, niri hainbeste gustetan jaten gehigarrixak edo "add-ons"ak instalau zeinkie. Zer die "Add-ons" horreik? Ba programatxo batzuk die, Firefoxen bertan instaletan dienak eta firefoxekin batera ejekutatzen dienak. Adibidez, Gmail kontu bat badauketzu, badau gehigarri bat, zure Gmail kontura zuzenien sartzeko ta zenbat irakurri gabeko email dauketzun esaten dotzuna.
    Baina nik gehixen erabiltzen doten gehigarrixa Euskalbar da. Helbide barran azpixen beste barra bat jarten dau, euskera-gaztelera itzulpenak itxeko balixo dau interneten dazen hiztegi ta tresna ofizialak erabilitxa (Euskalterm, Elhuyar Hiztegia, Hiztegia300, Euskaltzaindia...).
    Hemen dauketzu gehigarri ezberdinen bilatzaile bat.

    Gmail Notifier
    Gmail Notifier gehigarrixa

    EuskalBar
    Euskalbar

  • Multiplataforma eta eleanitza.
    Firefoxa multiplataforma da. Hau da, Windows, Linux, MAC OS X... sistema eragiletan instalau leike ta oso ondo integretan da sistema danetara. Adibidez, Ubuntuk (Linux) "de serie" ekarten dau Firefoxa, baina nahi dozunien desinstalau in zeike, ez IE moduen Windowsen...

    Hortaz aparte, Firefoxa hizkuntza pilatan dau. Ta interneten munduan gero ta gehixau pasetan dabilen moduen (Librezalekuei esker, ZORIONAK! Keinu) euskeraz be badau. Ezta gainera euskaldunok ulertu be ezin douen (askotan agertzen dana) euskera hori, hau ulertzen da.

  • Estandarrak betetzen dittu.
    HTML web hizkuntza da. Web guniak HTML kodeez dauz osatuta. Ta programazio hizkuntza danen moduen, bere "ortografia" dauko. Web nabigatzaile danetan berdin ikusi ahal izeteko die estandar horreik. Ba Internet Explorerak, estandar horreik barrabilzorrotik pasetaitxu. Baita bere lengoaia propiua be asmatu. Ta holan webgune asko IEkin bakarrik ikusten die ondo...

    Firefoxek barriz W3Ck (World Wide Web Partzuergoa) gomendatutako estandarrak betetzen dittu. Safari, Chrome, Opera... itxen dauien moduen.

Niri honeik die okurriru jaten abantailak. Inori okurriruten jako besteren bat?

Internet Explorer erabiltzailiei ta aldaketa itxen ausartzen ez dienei esango notzien: saiatzeko, ez eukitxeko bildurrik ze Firefoxen instalatzailia oso errexa da ta gainera aukera emuten dotzu IEn gordetako lastermarka eta historiala exportatzeko. Erabiltzeko oso erraza da ta ez dau aldaketa askorik erabileran.

 

Ta bukatzeko, inkestatxo bat gustauko jaten itxia ze nabigatzaile erabiltzen dozuen jakiteko, holan aber Eskohitza.com-i bizitza apurtxo bat emutentzauen!!!

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Iñaki 2009-09-29

Aupa:

 

Irakurri dot firefox-ek egonkortasun ta azkartasun gehixau eskaintzen dauela...ba eztakitx zer esan e!! ta ni enaz internet explorerran aldekua inundik inora, egixa esan eztot sekula erabiltzen.

Baina firefox-en azken aktualizaziñotan, aurrerapausu bat emun biherrien uste dot atzerutza doiela, izen be izugarrizko errekurtso pilia jateutzo ordenagailuai eta askotan egonkortasun hori zalantzan jarteko moduen geraketan da ordenadoria. Ta gaur egun oso modan jarri dien netbook-etan adibidez firefox-a erabiltziak arazuak ekar leizke, izen be ekipo honeik nahiko memorixa gutxi eukitxen daue (1 GB +-). Nik uste dot firefox-an alternatiba oso on bat opera dala, firefox-an ezaugarri danak ditxu eta askoz bizkorraua da Opera 10 bertsiñuen behintzat.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)