eskohitza.com

EskohitzaBlogakAitzorrotzen bloga → Berri Txarrakek Eskoriatzan aurkeztuko du disko berria Deabruak Teilatuetan taldearekin batera

RSS 2.0

Berri Txarrakek Eskoriatzan aurkeztuko du disko berria Deabruak Teilatuetan taldearekin batera

Berri Txarrak talde nafarrak Eskoriatzan aurkeztuko du Payola izeneko disko berria.

Disko berria irailaren 14an ikusiko dugu disko denden apaletan eta Euskal Herrian zuzenean

Abesti berriak irailaren 19an (zapatua) aurkeztuko dituzte. Udan jaialdi bakarra egingo dute.

Berri Txarrakekoek asteburu honetan Ebro Mirandan (Burgos, Espainia) eta etxera bueltan Eskoriatzan egingo dute lehen kontzertua, Aitzorrotz kultur elkarteak antolatuta. Kontzertua irailaren 19, gaueko 22:00etan izango da, Eskoriatzako kiroldegian.

Telonero moduan Deabruak Teilatuetan eta Simbiose talde portugaldarra izango dira. Gainera sorpresak ere ez dira faltako kolaborazio eta gainontzekoekin!!!

Animatu gau eder bat pasatzera!

Informazio gehiagorako:

www.myspace.com/berritxarrak
www.berritxarrak.net
www.roadrunnerrecords.es

Sarreren salmenta

Sarrerak abuztu erdialdean jarriko dira salgai aurrez 16 eurotan eta takilan 19 eurotan.

  • Eskoriatza:
    • Inkernu taberna
    • igehik inprimategia
  • Aretxabaleta:
    • Txiki bar
  • Arrasate:
    • Lazkano musika denda
  • Bergara:
    • Pol-pol taberna
  • Oñati:
    • Aker taberna
  • Elorrixo:
    • Portalekua
  • Durango:
    • Plateruena kafe antzokia
  • Gasteiz
    • Hala bedi

www.ticketmaster.es webgunean ere eskura daitezke sarrerak.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

iña 2009-07-30

BA HORI IKUSTEN DOZUENEZ SEKULAKUA MONTAU DOU AITZORROTZ KULTUR ELKARTEKUOK!!!  

BESTEIK BARIK ANIMAU DANOK KONTZERTURA ETA ONDO PASAU!!!

Deu 2009-08-14

Norbaitek esan dezake ze plazan edo ze aretoan izago den?  

 

Mila esker!!!!

David 2009-08-14

Kaixo Deu:  

Ez nago oso ziur, baina Kiroldegian izango dela esango nuke.

iña 2009-08-17

oso ondo David!  

bai herriko kiroldegian izango da kontzertua.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)