Eskohitza → Blogak → Karraxkamendiko txondorra → Ispiluz bestaldean
Ispiluaz bestaldean
Usoak beltzak dira,
beleak dira txuri,
lehoia umil, ardiak
krudel ta otsoa otzana.
Ispiluaz bestaldean
tximeleta zoroak
suaren adarretan
pausatu egiten dira
ta armiarmek dituzte
ferekatzen euliak.
Zoriontsuak ispiluaz
bestaldeko txoriak
zeren kaioletako
orma krudel guztiak
gardenak diren eta
teilatuak urdinak.
Zoo ilogikoa, PAMIELA, 1985
LUIGI ANSELMI
Iraitz 2009-09-18
aupa larra!!! oso polita... segi honelako perlatxoak bidaltzen. muxu bat munduaren punta hontatik, ispiluaren alde beretik.
Pitz 2009-09-19
Oso politxa Ipartxooo!!! Besarkada haundi bat ta muxu bat bakarrik!