Lan barik egoterakuen, daukoten denbora libre danakin, Internetan amaierara heldu naz!
Ixa hiru hile die Gasteizen lana bukatu nauenetik. Ordutik lan bila nabil baina ezta ezer agertzen... Ta klaro, langabezian egoterakuen, alpertasunan zirkulu biziosuen sartuta nau ta eztot ezer itxen, interneten ibili besteik ez.
Nik nire buruai esaten notzen: "Bueno, Interneten hainbeste gauza daz, ba beste hiru hile behintzat sarretik zihar surfeetako badauket". BA EZ!
Ia bukatu jat Interneta! Eztauket zer gehixau beitu! Internetan munduen ikusi leikena ia ikusitxa dauket, eztauket beste weborririk bisitatzeko, ez bideoik ikusteko, ez Facebook edo Tuenti perfilik kotileetako!
Beraz, Interneta ezta amaigabia, amaiera dauko, ixa gauza danen moduen bizitza hontan, ta hemen dau.
Iual Internetan amaieran jarten dauenai kasu in biherkotzat, ordenagailua itxungi eta zerbaitx produktibua in.
Ez dago erantzunik.