Libre eta euskaldun - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/bloga.php?id=11 Ibai Oihangurenen blogeko artikuluak Minecraft: kuboz osatutako mundua http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=139 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=139 Sun, 10 Oct 2010 07:00:00 GMT

Minecraft izeneko jokuan (ia) edozer egin dezakezu. Mundu oso bat daukazu zuretzako! Lurraren azalera bost aldiz gutxienez bai. Begiratu alde batera, begiratu bestera, eta kolore desberdinetako kuboak baino ez dituzu ikusiko.

Lurra, ura, harria, hondarra, ikatza, urrea,... era guztietako koloretako kuboak, eta baita animaliak, landareak, eta munstroak ere (hauek ez agertzekoa aukeratu daitekeen arren). Kubo desberdinak elkartuz tresnak sortu ditzakezu: palak, aitzurrak, pikotxak, ateak,... denetik.

Gehiago azaltzea alperrik da, onena probatzea duzue. www.minecraft.net helbidean daukazue doako bertsioa probatzeko aukera, eta baita erostekoa ere. Orain alfa bertsioan dago, eta beraz erdi-prezioan (9,95€) erosi dezakezue. Hau ez da multinazional erraldoi baten joku bat, beraz, jokua gustatzen bazaizue, erosi mesedez.

Linux, Windows eta Mac OS Xrako dago eskuragarri, eta Java erabiltzen du.

Jarraian bideo batzuk, lehenengoa gida bat da, aurreneko gauean ez hiltzeko egin beharrekoa azaltzen duena (ingelesez):

Youtube Minecraft-en bideoz beteta dago.

Bukatzeko, artikulu interesgarri bat (espainolez): http://www.rtve.es/noticias/20101006/minecraft-juego-retro-se-convertido-fenomeno-culto/359536.shtml

]]>
Androidea ere GNU/Linux da http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=126 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=126 Wed, 21 Apr 2010 07:00:00 GMT

Artikulu hau neure buruaren onean bakarrik pentsatuta idazten dut, Nexus One mugikor bat irabazi ahal izateko zozketa baten sartzeko. Baina hala ere, informazio interesgarria dauka! Mugikor berria erostekotan bazabiltza, agian interesatuko zaizu.

Bai. El androide libre blogean (www.elandroidelibre.com) Nexus One mugikor bat oparituko dute, eta ez dut aukera galdu nahi. Baina ondoren Android-i buruz esango ditudanak ez dira gezurrak (nire iritziz). Zertarako esan gezurrik, seguruenik blog horretakoek euskaraz ulertzen ez badute?

Zer da Android?

Android sistema eragile bat da. Windows bezala. Ubuntu bezala. Mac OS X bezala. Baina batez ere mugikorrentzako egina dago. Eta Ubuntu bezala, Linux da barruan daukana: software librea.

 

[11]android_logo.png

 

Android Inc. enpresak garatu zuen, eta gero enpresa hau Googlek erosi zuen. Ordudanik egin da ezaguna Android sistema eragilea, eta hau daramaten mugikorrak: HTC Magic, HTC Hero, HTC Legend, Nexus One,...

Apple enpresaren iPhone ospetsuaren aurkari oso onak bilakatu dira Android-dun mugikorrak, mugikorrak baino ordenagailu txikiak direlako.

Sartu Youtuben, eta bilatu "Android". Nik azalduta baino hobeto ikusiko duzue zertarako gai den.

 

P.D.: Nexus One-a irabazten badut komentatuko dut hemen ;)

]]>
Librezale berria abian da! http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=123 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=123 Tue, 02 Mar 2010 08:00:00 GMT

Software librearen eta euskararen alde egiten duen taldea da Librezale. Ni ere bertako kide naiz, eta gogo eta asti pixkat duen edonor izan liteke. Gaur sareratu dugu Librezaleren webgune berria.

Librezaleren webean bertan aurkituko duzuen oharra daukazue jarraian:

 

Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldea osatzen dugunok webgune berria jarri dugu abian gure jarduerak bideratzeko. Itxura berriturik, webgune dinamikoagoa eratu dugu eta bertan zegoen informazioa eguneratu dugu.

[11]Librezale-logoa.png

Orain albisteak modu argiagoan eskaintzen dira, webgunearen azalean, eta honekin batera gizarte-sareetan eta gure foroan dauden mezu-trukeak erakusten dira.

Librezaleren foroa euskarazko software librearen inguruko zalantzak eta ideiak partekatzeko tresna garrantzitsua bihurtu da azken urte hauetan. Orain aurpegia garbitu diogu eta orain arte bete duen funtzioa betetzen jarraitzea nahi genuke.

Webgune berrian garrantzi berezia eman diogu aplikazio informatikoak euskaratzeko prozesuaren azalpenari. Lokalizazio-gida izeneko atalean lan horretan hasi nahi duenak edo gehiago sakondu nahi duenak informazio baliagarria aurkituko du. Lan-tresnak atalean, bestalde, euskaratzeak egiteko erabil daitezkeen hainbat aplikazio, formatu eta baliabide azaltzen dira. Honi lotuta, Librezalek Pootle web aplikazioa dauka instalatuta bere zerbitzarian, itzulpenak auzolanean bideratzeko.

Librezale parte-hartze irekiko taldea da: edozeinek har dezake parte inolako arazorik gabe eta bakoitzak ahal duen neurrian. Ez dugu egitura finkorik eta gure komunikazio-tresnak webgunea, foroa eta posta-zerrendak dira. Elkarrizketa eta eztabaida nagusia Librezale posta-zerrendan ematen da.

Lagundu nahi baduzu, hainbat moduz egin dezakezu: itzulpenak egiten, foroetan agertzen diren zalantzak argitzen, euskaratutako aplikazioak sustatzen… Begiratu webguneko Parte hartu nahi duzu? atala informazio gehiagorako. Baina kontuan izan gure filosofia. Jatorri eta ikuskera askotako lagunak ari gara Librezalen eta denok ere oinarrizko printzipio batzuk jarraitzen ditugu:

  • Aplikazio informatikoak euskaraz edukitzeko lan egiten dugu.
  • Software librea lehenesten dugu, askatasun gehien ematen duena delako.
  • Gure lanak ere lizentzia libreekin banatzen ditugu, egindako lana etorkizunerako ere baliagarria izatea nahi dugulako.
  • Zubiak eraiki behar direnez, plataforma anitzetan dabiltzan programak lehenesten ditugu.
  • Estandar eta formatu irekien alde egiten dugu, aukerak aukera, elkar ulertzeko ezinbestekoak direlako.

Librezaleren izaerarekin bat datozen tresna informatikoak hobetsi ditugu webgune berria egiteko. Orririk gehienak wiki eran osatu ditugu MediaWiki aplikazioa erabiliz, tresna honek bistako abantailak eskaintzen baitizkigu librezale guztiok elkarlanean aritzeko. Horrez gain, WordPress erabili dugu albisteak kudeatzeko eta FluxBB aukeratu dugu foroa zaharberritzeko.

Gurekin lan egin nahi baduzu, bisita gaitzazu:
http://librezale.org

]]>
Web estandarrak... zertarako? http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=97 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=97 Tue, 27 Oct 2009 07:00:00 GMT

Bi irudirekin oso erraz azalduko dizuet zergatik diren beharrezkoak web estandarrak, eta zergatik gorrotatzen dugun Internet Explorer webak garatzen aritzen garenok.

Web estandarrak W3C (edo World Wide Web Consortium) izeneko erakunde batek zehazten ditu. Erakunde horretan daude Mozilla, Microsoft, Opera, Google edo Apple, beste asko eta askoren artean. Estandar horiei esker dakigu programatzaileok zer idatzi behar dugun, adibidez, web orri batean botoi bat jartzeko, edo lotura bat,...

Esaterako, web baten estiloa definitzeko CSS izeneko lengoaia bat erabiltzen dugu, eta testu baten kolorea gorria izan dadin hau idazten dugu:

color: red;

Eta orduan, suposatzen da nabigatzaile guztietan, testua kolore gorriz agertuko dela. Baina, kontuak nola diren, nabigatzaile batzuek euren lege propioak sortzen dituzte, nik ez dakit zergatik (eta aitortu behar dut Firefox ere ez dela hortik libratzen), eta ondorioz ondo ikusi beharko ziren orri batzuk ez dira behar bezala bistaratzen.

Adibidez (egin klik irudien gainean benetako tamainan ikusteko):

 

Artikulu berri bat idazten Mozilla Firefoxen

Estandarrak ulertzen dituen nabigatzaile baten ikusten dena.


Internet Explorerren artikulu berri bat sartu nahian... eta etiketak?

Internet Explorer 6 nabigatzaileak botatzen duena.


Eta nabigatzaile batzuek estandarrak betetzeko lana oso ahaztuta daukatenez, goikoa bezalakoak konpontzeko aldaketa mordoxka bat egin beharra, berez ondo dagoen zerbaiti...

Eskohitzan artikulu berri bat idazterakoan etiketak nola jarri jakin ezinik geratu zaretenoi Internet Explorerren arazoen erruz, sentitzen dut, ahal dudanean konponduko dut hori. Bitartean, hobe izango da zuentzat estandarrak hobeto betetzen dituen beste edozein nabigatzaile erabiltzea.

]]>
Eskoriatzako Toponimia sarean http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=93 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=93 Thu, 01 Oct 2009 07:00:00 GMT

Orain urte batzuk, Aitzorrotz Etnologia Taldeak bildutako toponimia datuekin aplikazio txiki bat sortu genuen, baserritarren ferixan salgai jarri zena. Orain sarean dago eskuragarri.

Baserritarren laguntzarekin, Aitzorrotz Etnologia Taldea gure herriko toponimia biltzen joan da, eta orain urte bi datu guzti horiek aplikazio batera pasatzeko eskatu zidaten, informazioa modu errazean kontsultatu ahal izateko. Ekimen horren bultzatzailea Aitzorrotz Kultur Elkartea izan zen, Eskohitza komunitatea aurrera eraman duen elkarte bera.

Flash erabilita programatutako aplikazio hori gero CD batzuetan grabatu eta ikastolak antolatzen duen baserritarren ferixako postu batean saldu zen euro batzuen truke.

Lan horretan, etnologia taldekoek (eta batez ere Eusebio Villarrek), Aritz Oiangurenek eta Joseba Gabilondok lagundu zidaten, eta denboraz nahiko estu ibili baginen ere, lan nahiko txukuna kaleratu genuen.

[11]toponimia.png

Orain flash aplikaziotxo hori Eskohitzan daukazue erabilgarri, denok ezagutzen dugun Arlabandik askoz bitxiagoa den Txirikilalekurarte.

Helbide honetan aurkituko duzue (Eskohitzako hasierako orrian ere badago lotura):

http://www.eskohitza.com/toponimia/

]]>