Ilargipetik - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/bloga.php?id=14 Leire Urzelairen blogeko artikuluak R.P. http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=106 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=106 Sat, 19 Dec 2009 08:00:00 GMT

Ohe huts gehiegi urte amaiera honetan ere.

R.P. oso gizon ospetsua da. Duela hogeitamar urte inguru neskatila bat bortxatu omen zuen. Gizon honek inoiz ez du egindakoagatik ordaindu. Ezta orain ere. Bi hilabete espetxean egon ondoren, orain, gaur, Suitzako Gstaad zona V.I.P.-ean dago. Bere etxeetariko batean. 3.4 miloi franko suitzar utzi omen ditu fidantza bezala eta 1800 metro karratuko bere jabetzatik ezin omen da urten. Limusinan heldu omen da bere txalet horretara. Nahi beste bisita eta telefono dei jaso omen ditzake.

Gurean badira G.A., M.I., I.L., M.A., P.S., J.A., J.E., A.O., A.T., etabar luzeegi bat. Zazpirehun eta hirurogei baino gehiago espetxeetan preso eta bi mila iheslari baino gehiago munduan zehar.

Euskal Herrira ekar ditzaten nahi dugu. Ez dute 1800 m2 jabetzarik behar. Bakarrik maite dutenengandik gertuago egon. Duhintasunez bizi. Herrian. Etxean.

Ohe huts gehiegi urte amaiera honetan ere. Ea 2010 urtean gerturatzen ditugun. Danon artian.

]]>
Medusak http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=84 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=84 Sat, 22 Aug 2009 07:00:00 GMT Medusak uretatik kanpo

Nere lagun batek esan duzt aurten euskal hondartzetan medusa pilo bat dazela. Ura bero-bero dauela eta mediterraneoa dirudiela. Ta gogoratu dot, behin, medusa batek pikau zuztela. Zizzztttttttt!!! Ta mina.

Ta gero gogora etorri jat beste ziztada mota batzuk.

Azkenaldian, gure Rudolf maitea eta bere sekitoa euskal herrietan egiten dabitzenak ziztada mingarriak die.  Tasiok Garan ederto azaldu dau udara honetan:

tasio 20090723
(Tasio, 2009-07-23ko Garan)

tasop 20090817
(Tasio, 2009-08-17ko Garan)

Zer lortu nahi dauien argi dau, baina oso argi geratzen ari da, baitaere, barruan daukien gorroto eta amorru guztia. Mina eragin nahi daue eta min gehien egiten dauen lekura fan die. Hori al da gauzak konpontzeko bidea? Euskal Herriko segurtasun arazo nagusiena al da euskal preso politikoen argazkiak kalean erakustea eta ikustea?

Noiztik da delitua maite dozun pertsonetaz gogoratzia? Ze legek uka diezaioke ama, aita, alaba, seme, bikote, arreba, anai, lagun, senide bati, maite dauen hori gogoan izatia?

Nere injeniutatean pentsau nauen ez zirela "ausartuko". Baina berriro tronpatu naz. "Ausartu" die eta zelan gainera!!!  Prepotentzia eta amorruz beteta.

Mila medusa izurri bat baino askoz larrixaua da gainera etorri jakuna. Bueno, etorri-etorri... hau ez da zerutik jausi, baina hori beste baterako itxikot........

]]>
Montoia, Atxaga, Laboa, etcetera etcetera http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=50 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=50 Sat, 04 Apr 2009 07:00:00 GMT Euskal literaturaz eta musikaz gozatzen.

Oin dala aste batzuk enbidi puntu batekin irakurri nauen Xabier Montoia Eskoitzan egongo zala, Huheziko literatura astean. Oso gustoko dot bere lana, bai musikari, bai idazle bezela, eta zeozer haundixa galtzen nauenan irudipena euki nauen. Montoia Eskoitzan eta ni hemen!!!

Pena horretan ninguela, Bernardo Atxaga Neuchâtelera zatorrela irakurri nauen egunkarixan. Bi bider pentsau barik, trena hartu eta bertara fan nitzen, Atxagaren hitzaldia entzutera. Asko gustau jaten zer esan zauen. Erdi liluratuta egon nitzen berai entzuten. Bere frantsezezko esaldiak, sarri, gaztelaniazko "etcetera etcetera" batekin bukatzen zittuen. "etcetera etcetera" horreik ezagunak ein jaten eta konturatu orduko, Laboa etorri jaten berriro gogora.

Mikel Laboan "Xoriak 17" diskoan, bada bereziki gustoko doten abesti bat. "Orduan" da bere izena. Hitzak, berez ederrak, Atxaganak die; Laboak eta Lizabö taldiak are ederrauak eta indartsuauak bihurtu dittuzte. Behin ta berriro entzun dezaket abesti hau. Aspertu barik. Ta beti emozio haundi batekin.  Aurretik, inoiz ez nauen imajinatu "etcetera" hitza hain politxa izan zitekeenik.

 

Orduan (Bernardo Atxaga / Mikel Laboa)

Arratsero urreztatzen zen ibaiaren
ertzetatik ibiltzen nindunan orduan,
ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz,
edo nire heriotzeko uda berberan sortuko
hinduala lurrak laranja urez elikaturiko
sagarrondoaren mihura bezala.
Espaloi orotan bilatzen ninan
hire soineko gorri eta urdina.

Gero, zakarrontzietako hondakinen
balioaz eztabaidatu gintunan,
eta bidaia luzeren probetxuari buruz;
Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu
hintzenean,
Casiopea eta Pollux, edo Isis and Pandora,
eta Bereniceren ilea, elemental Mister Watson;

Astelehen edo astearte batetan, gogoa higan nuela,
Nire seksoan aurkitzen dun, qué barbaridad,
Bagdad idatzi ninan gauez.
Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak;
Baina hi heu basorik arbatsuena.

Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat, etcetera,
negu bezperetan etcetera etcetera.

 

 

Eskerrik asko Xabier, eskerrik asko Bernardo eta eskerrik asko, bereziki, zuri, Mikel: besarkada bat ilargipetik mugaz bestaldera.

]]>
Free Gaza!!! Free Palestine!!! http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=41 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=41 Sat, 10 Jan 2009 08:00:00 GMT Gernika gure buruan eta Gaza gure begiaurrean.

"Gaur dakusat egunkarian heriotz bonbak palestinarren gain..." Urte batzuk baditu abesti honek, baina berriro: BOUM! BOUM! BOUM!!! Bonba bat eta bonba bi eta milaka bonba!!!

 

Beste behin. Telebista, egunkari, irrati, internet... guztiek erakusten digute, zuzenean, zer ari den gertatzen. Hildako eta zaurituak zenbaki abstrakto bihurtzen ari zaizkigu. Ta nik ez dot ulertzen zergatik inork ez dauen ezer egiten hau geldiarazteko.

 

Nora begira dago "komunitate internatzionala"? Urtero "bakea" ziurtatzeko xahutzen diren xoxak non daude? Zertarako egiten dira giza eskubideen manifestuak, gero betearazten ez badira? Zenbat "gobernu demokratiko ta bakezalek" negoziatzen du Israelekin armen salerosketak? Zergatik Israelek egin dezake beti nahi duen dana? Noizarte? Zeintzuk dira "terroristak"?

 

Ni aho zabalik nau berriro. Ez dot ulertzen, benetan ez dotela ulertzen. Amorrua eta mina da sentitzen dotena. Mina palestinar herriarengatik. Amorrua israeldar gobernuagatik eta amorrua Israeli begira ezer egiten ez duten gobernu eta erakunde demagogoengatik. Non dago errespontsabilitate politikoa?

 

Atzo Bernan egon nintzen, israeldar gobernua palestinar herriarengain egiten dabilen sarraskia salatzeko burutu zen manifestazioan. Hotz haundia egiten zuen arren, 7000 pertsona inguru elkartu ginen. Gehien poztu ninduena jendearen elkartasuna izan zen. Jatorri, kolore, adin eta hizkuntza desberdineko pertsonak, gauza bera eskatzen. Frantsesez, alemanez, italieraz edota arabieraz entzun zitezkeen leloak, baina danak helburu berdinakin.

 

Aski da!!!  Free Palestine!!!

 

http://www.askapena.org
http://www.palestina.cat

]]>
Zorionak!!! http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=36 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=36 Sun, 09 Nov 2008 08:00:00 GMT Zorionak Eskoitzan eingo dan herri kontsulta aurrera atarateko lan ein dauen taldiari.

Poz haundiz jaso nauen berrixa: Eskoriatzan herri kontsulta (http://www.eskoriatza.net/News/kontsulta) ta gainera benetakua!!!

Batez be oin. Hainbeste entzun, irakurri ta ikusi dou gezurrezko herri kontsulta triste haren inguruan, ba poza haundixaua dala benetako herri kontsulta bat aurrera eramaten danian. Eta nun eta Eskoitzan. Badirudi gauzak poliki-poliki aldatzen dabitzela, ta benetan poztekua da.

Halako kontsulta bat egitiak gauza positibo asko dakartza, baina nik bi aipatu nahi dittut:

1 - Herritarrei hitza ematia.
2 - Herritarrak ganoraz informatzia.

Suitzako sistema politikoa demokrazia zuzenean oinarritzen da. Galdeketa ugari egiten die urtian zihar, non mota desberdinetako erabakiak hartzen dien: herri mailako erabakietatik hasi eta lege federaletaraino. Ta askotan pentsau dot: hau Euskal Herrian posible balitz... Eta oinguan bai, oinguan Eskoitzan posible izango da!!!

Nik hemendik zoriondu nahi dot ekintza hau aurrera eraman dauen lan taldia. Lan asko dau hor atzian.

Eta herritarrei esan bozkatzera joateko. Benetan gauza ederra da iritzia emateko aukera izatia. Beraz, orain aukera emanda dauela, animatu eta esan bakoitzak zer pentsatzen dauen.

Amesten hasita, zeinek daki, agian hurrengo batian AHT baten inguruan, edo hezkuntzaren inguruan, edo hizkuntzaren inguruan, edo gure nortasunaren inguruan, gure iritzia emateko aukera izango dou.... Agian...

]]>