Herri puta hontan - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/bloga.php?id=2 Euxeren blogeko artikuluak Ekonomiaren tragikomedia http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=133 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=133 Fri, 21 May 2010 07:00:00 GMT

Krisia sortu dutenak krisitik irabaziak ateratzen dituzte; beraz, hogei urtero sortuko dute beste krisi bat

Eszenatokia: Edozein gizarte "demokratiko" kapitalista.

Lau pertsonaia nagusik osatuko dute ipuina. Izen ingelesa jarriko diegu. Lau pertsonaiok: Mrs. Bank, Mr. Rich (Mrs. Empresary-ren senarra), Mr. Politic eta Mrs. Worker (Mr. Hipotec-ekin ezkondu aurretik Mrs. Proletary).

0-15 urteak: Mrs. Bank eta Mr. Rich beraien eta Mrs. Worker-en diruarekin jostatzen ibiliko dira. Batetik interesa gehitu, espekulatu, hipoteken interesak igo eta jaitsi, etxeen prezioa igo eta igo, ... Guzti hau egiteko beraien lagun den Mr. Politic-en laguntza jasotzen dute. Urte horietan zehar, Mrs. Bank eta Mr. Rich gero eta aberatsago egingo dira. Urtero-urtero, aurreko urtean zutenaren bikoitza jasoko dute. Beraz, 15 urtetan aspertu arteko dirua jasoko dute. Bitartean, Mr. Politic A eta Mr. Politic B egongo dira gobernuan, biek ere faboreak egingo dizkiote Mrs. Bank eta Mr. Rich-i eta gero, Mr. Politic guztiak jasoko dute fabore hauen ordaina (erregaloak, sobreak, ondo ordaindutako postutxoak lana utzi eta gero...).

15-20 urteak: Mrs. Bank eta Mr. Rich-ek aberasteko egindako trikimailu guztiek (existitzen ez den dirua sortu eta alde batetik bestera mugituz) katapun egiten du eta orduan Mr. Crisis agertzen da eszenan. Beste pertsonaia guztiak Mr. Crisis eszenatik bota nahi dute, Mr. Crisis pertsonai gaiztoa baita. Nola bota dezakete eszenatik? Mr. Politic-ek hartzen ditu erabakiak. Mrs. Bank-i laguntzak ematen dizkio eta honek Mr. Rich-i berdin. Diru hau ateratzeko aukera bakarra dago: Mrs. Bank eta Mr. Rich-en dirua ondo gordeta dagoenez (Mrs. Fiscal Paradise-k gordetzen du) aukera bakarra Mrs. Worker-i dirua eta eskubideak kentzea da.

20-25 urteak: Mr. Crisis eszenan dago, baina bakarrik Mrs. Worker-ekin batera agertzen da. Mrs. Bank eta Mr. Rich eszenan sartzerakoan ez dugu Mr. Crisis somatzen. Mrs. Worker nahiko gaixorik dagoela esango genuke, itxura txarra dauka. Beste pertsonaia guztiek, aldiz, oso itxura ona dute, eroso, indartsu dirudite.

25-40 urteak: 0-15 urteak moduan, baina Mrs. Worker hasierako urteetan baino dexente ahulago eta beste pertsonaiak (Mrs. Bank, Mr. Rich eta Mr. Politic) beren tenorean, elegante-elegante.

 

 

]]>
Plastikozko poltsak eta hipermerkatuak http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=105 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=105 Thu, 17 Dec 2009 08:00:00 GMT

Hipermerkatuek superekologista bihurtu direla diote. Eta nola lortu dute? Neurri bakarra hartuaz, plastikozko poltsak kenduaz. Ez ote da diru gehiago irabazteko trikimailu bat?

Proba bat egingo dugu. Edozien hiermerkatura joan eta erosketa normal bat egin. Adibidez: sagar kilo bat, naranja kilo bat, lau platano, bi ogi, okela xerra pare bat, arrain apur bat, esnea bi litro, erropa garbitzeko xaboia... beharrezko gauza normalenak.

Etxera heldu eta gauza guztiei daukaten papera eta plastikoa kentzen badiegu, bakoitzetik kilo pare bat lortuko ditugu, hau da, bi kilo paper eta bi kilo plastiko.

Horrez gain, guk erosketa hori egiten dugun denboran, beraiek (eta berdin beste hipermerkatuetakoek) bi publizitate panfelto bidaliko zizkiguten, ehun bat orrialde panfletuko gabon garaian.

Hori bai, erosketa horiek eramateko aurtendik aurrera ez digute plastikozko poltsarik emango.

Berez gauza on bat izan daitekeena, plastiko gutxiago erabiltzearena, hipermerkatuek beren onerako erabiltzen dute; diru gehiago irabaziko dute (poltsak ez emanaz eta poltsak salduaz) eta gainera publizitatea egiten dute superekologistatzat jarriaz beraien burua. Hala ere, dendan dauzkaten produktu guzti-guztiek plastiko eta paper ugari erabiltzen dute, beharrezkoa baino askoz gehiago.

]]>
Eskandalua Valèncian http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=62 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=62 Mon, 11 May 2009 07:00:00 GMT Hobe egia balitz, baina...

El Inmundo/Farlopa Press. València.

 

Atzo arratsaldean Valèncian gertatutakoa nazio honen historian gertatutako gauzarik tamalgarrienetako da. Betikoek, gure nazio hau apurtzea nahi duten horiek, beste pausu bat eman zuten aurrera.

 

Partidua hasi aurreko minutuak espero genituen modukoak izan ziren. Euren abesti antiespañolak, terrorismoaren apologia... Poliziak edozein hiritarrek eskatuko liokeena egin zuen, zirikatzaileen aurrean gogor jo. Bi polizia zauritu ziren istilu hauetan.

 

Bilbao eta Bartzelona taldeak zelaira irten ziren ostean. Zelaiaren erdian, talde bat ezkerrean eta bestea eskuinean jarri ziren. Gu guztiok batzen gaituen himnoa entzuten hasi zen orduan. Baina, bi taldeetako jokalariak, inolako errespeturik ez dutela erakutsiz, Kalbo deritzona egin zioten palkoari, beren ipurdi nazionalistak erakutsiz.  Zorionez, autoritate gorenak ez zuen hau ikusterik izan, tabernan baitzegoen momentu hartan (pixa egiten, etxe goreneko bozeramaileak adierazi duenez).

 

Honen ostean, eta beren jokaera errematatzeko, bi kapitainek senyera eta ikurrina eman zioten batak besteari eta zelaitik alde egin zuten jokalari guztiek, hala nola ikusle gehienek ere.

 

Honen aurrean, gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu eta azpikeri honetan parte hartu duten guztientzat zigorrik gogorrenak eskatzen ditugu. Honez gain, hemendik aurrera kopa finala kapitaleko bi talde nagusien artean izatea eskatuko genuke (Vallekasekoak ere arriskua baitaukate).

]]>
Numeruak http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=44 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=44 Fri, 30 Jan 2009 08:00:00 GMT Numeruak gure gizartea nola doan erakusten dute

764 ohe huts. Euskal preso politikoen kopurua, seguraski artikulu hau idazten hasi eta amaitu tartean, goruntza egingo duen numerua. Estatu espainolaren errepresioaren numerua.

10 urte. Gara sortu zela hamar urte egingo ditu. Zorionez Gara daukagu. Zoritxarrez, Gara Egin itxi zutelako sortu zen. Eta nahi dutenean hau ere...

40,15 miloi euro. Banco Santanderrek azken urtean irabazitakoak. Bankoentzat ez dago krisirik. Beraiek sortzen dituzte guk denok sufritzen ditugun krisiak, baina ez dira batere arduratzen, beraien irabaziak gora doaz eta. Eta gainera gobernuaren laguntzak lortzen dituzte krisiagatik. Non dago Banco Santanderren krisia?

Numeruak bakarrik dira, baina gauza asko esaten dituzte.

]]>
Beltz bat eta Bin Laden http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=43 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=43 Tue, 20 Jan 2009 08:00:00 GMT Itxuraz, Bush joan eta Obama etortzeak izugarrizko onurak ekarriko dizkio mundu guztiari.

Gaur AEB edo EEBB izeneko nazio batean beltz bat lehendakari izango da eta itxuraz, notizia hau oso garrantzitsua da gu guztiontzat. Batetik, beltza eta lehendakari izatea ez delako batere ohikoa. Orain arteko lehendakari guztiak zuriak izan dira eta oso gaizki egin dute, batez ere azkenak, George Bush izena zuen batek. Eta zera pentsatu dute: zuriek gaizki egiten badute, behar bada zuriak direlako izango da eta beltz bat aukeratzen badugu, behar bada hobeto egingo du. Inori ez zaio bururatu sistema bera izan daitekeela arazoa: Demokrazia, inoiz egon den sistemarik higuingarrienetakoa, boto batzuen azpian (lau urtero botatzeko eskubidea herriari emateari deitzen diote demokrazia) diruaren eta betikoen boterea mantentzeko asmatua.

 

Orain beltz bat jarri eta bat-batean politiko guztiak onak bihurtuko dira, inork ez du inor zapalduko, gerraterik ez da egongo, Palestina libre izango da laster, eta aberats eta pobreen arteko diferentziarik ez da egongo AEBetan. Bejondeiola demokraziari eta baita Obama berari ere. Ze ondo, bi minututan dena konponduta.

 

Esperantza saldu nahi digute eta hara nola justifikatzen duten: hain zen txarra aurreko lehendakaria non orain denak hobera egingo duen. Demokrata, errepublikar edo beste edozein disfrazen azpian, beti ere aurrera egingo du sistema kapitalistak eta horretarako, noski herria behar dute, botoa emango dien herria, horrela beraien boterea legitimatuz. Herria, sistema kapitalista demokratikoaren komuneko papera.

 

Bestalde, nahikoa kuriosoa da lehendakari eta lehendakari ordearen izena batuaz lortzen dena: Obama Biden, hau da, Obsama Bin Laden. Begira non zegoen hau ere.

]]>