Alejandriako liburutegitik - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/bloga.php?id=8 Oihana Aranburuzabalaren blogeko artikuluak Zorionak Darwin!!!!! http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=46 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=46 Thu, 12 Feb 2009 08:00:00 GMT Biologia modernoaren aita izan zena gaurko egunez orain dela 200 urte jaio zen.

          Darwinek azpaldi inork izan duen ideiarik ederrena bota zuen:  bizidunek jatorri bera dute, eboluzionatu egiten dute eta eboluzionatzeko mekanismoa hautespen naturala da.  Horrela,  izaki bizidun ororen presentziaren esplikazio zientifiko bat garatu zuen.  Jainko,  orojakile,  sasisortzaile eta gainontzeko fantasmak alde batera uzten dituen teoria.

         Bi mende beranduago gauza asko aldatu da munduan, baina oraindik egiteko daukagun bidea luzea dela somatzen dut.  Esate baterako gizakion eboluzio partikularrak (eboluzio kulturala diñot,  ez biologikoa) hobetzeko asko du oraindik.  Mundua injustiziaz beterik dago.  Baina Darwin bezalako pertsonen esfortzuari esker gaur egungo mundua,   aintzinako mundu itxia baino hobea da.  Gure munduan gauzak objetibitatez aztertzea posible da.   Kritiko izatea posible da.  Erlijioarekiko beldurrik ez izatea posible da... eta guzti hori bada zerbait!  Ez beti, ez edonon ezta danontzat ere,  baina...

          Honegatik eta askoz gehiagogatik, eskerrik asko Charles!!

]]>
Alejandria Haundia http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=9 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=9 Thu, 05 Jun 2008 07:00:00 GMT Alejandro Magnok Zientzia eta Kultura bultzatuko zituen Hiria sortu nahi izan zuen; Alejandria.

K.a. 300. urte inguruan, Alejandro Magnok Egipton Alejandria izeneko hiria sortu zuen; Komertzioa, Kultura eta jakinduriaren munduko zentrua izan zena. Alejandriako gizartea anitza zen oso. Bazeuden soldadu mazedoniarrak eta beranduago erromatarrak. Bazeuden apaiz egipziarrak, greziar aristokratak, marinel feniziarrak, merkatari judutarrak, India eta Afrikako bisitariak…

Alejandrok Kultura desberdinen arteko errespetua eta gizakiaren jakinduria suspertu nahi izan zituen. Dudarik gabe Alejandriako Liburutegia izan zen lan horretan lorpenik ederrena. Bertan bildu zituzten lehenengoz, munduaren gaineko ezagutzak. Liburutegiko Jakintsuek, físika, literatura, matematika, medikuntza, astronomia, geografia, filosofia, biologia eta ingeniaritza ikertzen zituzten.

Gizakiaren historiako 700 urte inguru iraun zuen bidai intelektual honek. Zapalkuntzak eta jakinduriari beldurrak aintzinako Alejandria suntsitu zuen arte. Erre zuten Alejandriako Liburutegia. Baina hala ere iritsi zaizkigu, Hiparkoren kostelazioen mapa, edo Euclidesen geometria, edo Heronen “Automata” liburua.

Aintzinako Alejandria orohar (salbuespenak salbuespen), eredugarria iruditzen zait gizarte antolamendu modura. Iritxiko ote da bertako Faroko argi izpirik, ziztrinena bada ere, gure portuetara?

]]>