eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Plastikozko poltsak eta hipermerkatuak

RSS 2.0

Plastikozko poltsak eta hipermerkatuak

Euxe (Herri puta hontan)

2009-12-17

Etiketak: (ez dago etiketarik)

Hipermerkatuek superekologista bihurtu direla diote. Eta nola lortu dute? Neurri bakarra hartuaz, plastikozko poltsak kenduaz. Ez ote da diru gehiago irabazteko trikimailu bat?

Proba bat egingo dugu. Edozien hiermerkatura joan eta erosketa normal bat egin. Adibidez: sagar kilo bat, naranja kilo bat, lau platano, bi ogi, okela xerra pare bat, arrain apur bat, esnea bi litro, erropa garbitzeko xaboia... beharrezko gauza normalenak.

Etxera heldu eta gauza guztiei daukaten papera eta plastikoa kentzen badiegu, bakoitzetik kilo pare bat lortuko ditugu, hau da, bi kilo paper eta bi kilo plastiko.

Horrez gain, guk erosketa hori egiten dugun denboran, beraiek (eta berdin beste hipermerkatuetakoek) bi publizitate panfelto bidaliko zizkiguten, ehun bat orrialde panfletuko gabon garaian.

Hori bai, erosketa horiek eramateko aurtendik aurrera ez digute plastikozko poltsarik emango.

Berez gauza on bat izan daitekeena, plastiko gutxiago erabiltzearena, hipermerkatuek beren onerako erabiltzen dute; diru gehiago irabaziko dute (poltsak ez emanaz eta poltsak salduaz) eta gainera publizitatea egiten dute superekologistatzat jarriaz beraien burua. Hala ere, dendan dauzkaten produktu guzti-guztiek plastiko eta paper ugari erabiltzen dute, beharrezkoa baino askoz gehiago.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)