eskohitza.com

EskohitzaBlogakIlargipetik → R.P.

RSS 2.0

R.P.

Leire Urzelai (Ilargipetik)

2009-12-19

Etiketak: (ez dago etiketarik)

Ohe huts gehiegi urte amaiera honetan ere.

R.P. oso gizon ospetsua da. Duela hogeitamar urte inguru neskatila bat bortxatu omen zuen. Gizon honek inoiz ez du egindakoagatik ordaindu. Ezta orain ere. Bi hilabete espetxean egon ondoren, orain, gaur, Suitzako Gstaad zona V.I.P.-ean dago. Bere etxeetariko batean. 3.4 miloi franko suitzar utzi omen ditu fidantza bezala eta 1800 metro karratuko bere jabetzatik ezin omen da urten. Limusinan heldu omen da bere txalet horretara. Nahi beste bisita eta telefono dei jaso omen ditzake.

Gurean badira G.A., M.I., I.L., M.A., P.S., J.A., J.E., A.O., A.T., etabar luzeegi bat. Zazpirehun eta hirurogei baino gehiago espetxeetan preso eta bi mila iheslari baino gehiago munduan zehar.

Euskal Herrira ekar ditzaten nahi dugu. Ez dute 1800 m2 jabetzarik behar. Bakarrik maite dutenengandik gertuago egon. Duhintasunez bizi. Herrian. Etxean.

Ohe huts gehiegi urte amaiera honetan ere. Ea 2010 urtean gerturatzen ditugun. Danon artian.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

ibai 2009-12-19

Oso ona. Mundu honetako moral bikoitza argi erakusten du R.P.-ren kasuak. Ez dakit bere askatasuna eskatzen dutenei lotsa nola ez dien ematen. Askatasuna zer, bere ospearengatik? R.P.-ren aldeko presio horren eraginez, bortxatu zuen neskak eskatu behar izan du prozesua alde batera uzteko, kasua berriro gogoratzeak eragiten dion minagatik.

Uste dut moral bikoitz hori elikatzen dutenak komunikabideak, eta hauei agintzen dietenak, direla. Euskal presoen kasuan ere argi ikusten da hori.

Pentsatzen dugu ezetz, baina guztiz manipulagarriak gara.

Ea 2010 urtean lortzen dugun...

kakaume 2009-12-20

Moral bikoitza ze deskojono!!!!!

2010rako agian ez baina 2011rako presondegi kontzertatu bat lortu genezake edo de pago por lo guay!!!!edo koperatibista!!!

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)