eskohitza.com

EskohitzaBlogakHarahonaka → Harahonaka

RSS 2.0

Harahonaka

Ainara Udaondo (Harahonaka)

2008-06-09

Etiketak: (ez dago etiketarik)

Harahonaka ibiltzeak ondokoa esan nahi du gure euskal hiztegien arabera: alderrai ibili, bidea galduta ibili, noraezean ibili, hara eta hona ibili, han-hemenka ibili, arloterian ibili...

Harahonaka jarduteko asmoa daukat; handik eta hemendik; unean uneko barrutik sortzen zaidanetik, barruak eskatzen didanetik. Hitzak eta gogoetak noragabean jaurtitzeko bokazioz jantzi nahiko nuke txoko hau. Ipar jakinik gabe, askatasunerako tarte izan dadila, pentsamendu librerako aitzakia. Sarritan ahaztua eta arauen zurruntasunpean estuki loturik izaten dugun gure alderdi 'arloteago' horri hitz egiten uzteko unea. Norberetik darionari bidea emateko aukera.

Norbere kezkak, gogoak, ilusioak, amorruak, minak, zalantzak... sozializatzea gauza ederra izan daiteke. Terapeutikoa ere neurri handi batean!  Aprobetxa dezadan(gun) egiteko horretarako eskura dugun bilgune hau. Klick soil batez herrira (eta mundura!) zabaltzen den eskohitza leiho kolektibo hau.

Bakoitzak bere koordena eta obsesio pertsonaletatik abiatutako bidezidorrak urratuko ditugu ziurrenik, eta denon artean kolore askotariko pintzeladaz marraztuko dugu gune honen nortasuna. Badirudi bakoitzari kolore bat egokitu zaigula, ezta? niri gorria, zuri morea, hari berdea, zuei laranja... Osotara, margo inpresionista ederra osa dezakegu, nahasten jakinez gero, konbinazioak eginez gero, hileroko idazteko konpromisoari eutsi eta tartean behin leihoa zabaltzeko gai bagara. Bihotz taupada ezberdinak entzungo ditugu bilgune honen sakonean, ziur. Baina irakurle, ez ahaztu zure arnasa ere ezinbestekoa zaigula.

 Harahonaka ibilian egingo dugu topo...

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Eunate 2008-06-13

Asko poztu nahi zure bloga topatzeak! Eta asko gustatu zait blogaren izena eta testua. Baita zure esaldi hau ere: \"Norbere kezkak, gogoak, ilusioak, amorruak, minak, zalantzak... sozializatzea gauza ederra izan daiteke. Terapeutikoa ere neurri handi batean!\" Jakin badakigu, horrela dela, askotan probatu dugu eta... Eta hala izaten jarraituko duelakoan, muxu potolo bat Finlandiaraino!  

Ni ere harahonaka nabilenez aspaldian, ziur blog honen irakurle zintzoa izango naizela.  

Power 2008-06-14

Aupa roten ta matefi  

 

bidea eginez goaz aurrera,...  

 

Power

kakaume 2008-06-16

hala ere jakin zazu herri hontan harahonaka dabilena ... gatz  

jangoikoa lege zaharra eta.....  

ni haraonaka ibiliko naiz bidea galduta,noraezean,arloterian....zabalantxen.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)