eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Ekonomiaren tragikomedia

RSS 2.0

Ekonomiaren tragikomedia

Euxe (Herri puta hontan)

2010-05-21

Etiketak: (ez dago etiketarik)

Krisia sortu dutenak krisitik irabaziak ateratzen dituzte; beraz, hogei urtero sortuko dute beste krisi bat

Eszenatokia: Edozein gizarte "demokratiko" kapitalista.

Lau pertsonaia nagusik osatuko dute ipuina. Izen ingelesa jarriko diegu. Lau pertsonaiok: Mrs. Bank, Mr. Rich (Mrs. Empresary-ren senarra), Mr. Politic eta Mrs. Worker (Mr. Hipotec-ekin ezkondu aurretik Mrs. Proletary).

0-15 urteak: Mrs. Bank eta Mr. Rich beraien eta Mrs. Worker-en diruarekin jostatzen ibiliko dira. Batetik interesa gehitu, espekulatu, hipoteken interesak igo eta jaitsi, etxeen prezioa igo eta igo, ... Guzti hau egiteko beraien lagun den Mr. Politic-en laguntza jasotzen dute. Urte horietan zehar, Mrs. Bank eta Mr. Rich gero eta aberatsago egingo dira. Urtero-urtero, aurreko urtean zutenaren bikoitza jasoko dute. Beraz, 15 urtetan aspertu arteko dirua jasoko dute. Bitartean, Mr. Politic A eta Mr. Politic B egongo dira gobernuan, biek ere faboreak egingo dizkiote Mrs. Bank eta Mr. Rich-i eta gero, Mr. Politic guztiak jasoko dute fabore hauen ordaina (erregaloak, sobreak, ondo ordaindutako postutxoak lana utzi eta gero...).

15-20 urteak: Mrs. Bank eta Mr. Rich-ek aberasteko egindako trikimailu guztiek (existitzen ez den dirua sortu eta alde batetik bestera mugituz) katapun egiten du eta orduan Mr. Crisis agertzen da eszenan. Beste pertsonaia guztiak Mr. Crisis eszenatik bota nahi dute, Mr. Crisis pertsonai gaiztoa baita. Nola bota dezakete eszenatik? Mr. Politic-ek hartzen ditu erabakiak. Mrs. Bank-i laguntzak ematen dizkio eta honek Mr. Rich-i berdin. Diru hau ateratzeko aukera bakarra dago: Mrs. Bank eta Mr. Rich-en dirua ondo gordeta dagoenez (Mrs. Fiscal Paradise-k gordetzen du) aukera bakarra Mrs. Worker-i dirua eta eskubideak kentzea da.

20-25 urteak: Mr. Crisis eszenan dago, baina bakarrik Mrs. Worker-ekin batera agertzen da. Mrs. Bank eta Mr. Rich eszenan sartzerakoan ez dugu Mr. Crisis somatzen. Mrs. Worker nahiko gaixorik dagoela esango genuke, itxura txarra dauka. Beste pertsonaia guztiek, aldiz, oso itxura ona dute, eroso, indartsu dirudite.

25-40 urteak: 0-15 urteak moduan, baina Mrs. Worker hasierako urteetan baino dexente ahulago eta beste pertsonaiak (Mrs. Bank, Mr. Rich eta Mr. Politic) beren tenorean, elegante-elegante.

 

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)