eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Norena de Eliza?

RSS 2.0

Norena de Eliza?

Euxe (Herri puta hontan)

2008-06-26

Etiketak:

Azken hilabeteetan eta batez ere Nafarroa aldean, eliza egiten ari den zenbait trapitxeotaz entzun eta irakurri izan dugu. Gure herrian berdina egien ari ote da?

Bi kontzeptu desberdin: Eliza maiuskulaz (eraikinak) eta eliza minuskulaz (Erroma edo Batikanotik zuzendutako erakunde hori).

Azken hilabeteetan eta batez ere Nafarroa aldean, eliza egiten ari den zenbait trapitxeotaz entzun eta irakurri izan dugu. Udal desberdinenak diren zenbait Eliza, hau da, herriak ordaindu, mantendu eta erabiltzen dituen zenbait Eliza, bere izenean jartzen ari da eliza, bereak balira letxe.

Tasio gai honi buruz

Nik galderatxo bat daukat Eskoriatzako Elizari buruz. Nork ordaintzen du Eliza, nork mantentzen du eta nork erabiltzen du? Eta nor da Elizaren jabea?

Nire ustez, Eliza herriarena bada eta ez elizarena, dituen zerbitzuez gain (kristauak diren herritarrei zuzendutako zerbitzuak) beste herritar guztiok ere aprobetxatu beharko genuke Eliza, beste era batetako zerbitzuak ere eman beharko lituzke. Zera esan nahi dut, aparkalekuak ordaintzen ditugu eta erabiltzeko eskubidea dugu, hilerria ordaintzen dugu eta erabiltzeko eskubidea dugu (gogorik bat ere ez, hala ere)...

Beraz, behin Eliza herritarrona den edo ez argitu ostean, bertan zein beste zerbitzu eskaini daitezken izango da erabakitzekoa. Edo denok ados egongo ginateke herri osoarena den zerbait bakarrik talde itxi batek erabiltzean?

Ni ados nago kristauek nahi badute Eliza erabil dezaten, baina beti ere, beste erlijio batzuek, talde kulturalek, kirol-taldeek,... bezala, denak Elizaren mantenua beren gain hartuaz eta bakoitza bere ordutegiaz, adibidez.

Eta Eliza, elizarena bada eta ez herriarena, beharrezko zergak ordain ditzaizkiola herriari, bestela Eliza bota eta parke eder bat egin baikenezake bertan. Edo igerilekuak bestela.

Bizitzak emandako plazer txiki hoiengatik ez balitz.
Cambrilseko kooperatiban egiten duten oliba-olio birjiña estra. Zoragarria gosaltzeko, ogi tostau gainean, gatz pixka batekin.

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)