eskohitza.com

EskohitzaBlogakIlargipetik → Mundua zabala (eta arrotza) da

RSS 2.0

Mundua zabala (eta arrotza) da

Leire Urzelai (Ilargipetik)

2008-08-21

Etiketak:

Inork ez dau bere jaioterrixa aukeratzen. Jaiotzen gare nunbaiten eta horrek baldintzatzen dau, neurri haundi batian, gure bizitza. Baina mundua ez da gure jaioterrira murrizten. Mundua, Sarrionandiak idatzi zauen bezala, zabala eta arrotza da. Ta mundu berien bizi gare danok. Guztiok gare atzerritar nunbaiten.

Uztail bukaeran Eskoitzan egon nitzen. Ta Eskoitza inguruan lanian dabitzen portugaldarrei buruz eskoitzar batzuk esandakua entzun nauen: "portuges zikinak", "putos portugueses", "que se vayan a Algarve",... Era danetariko lorak! Esan duzte eskoitzar batzuk ez diela portugaldarrak faten dien tabernetara sartzen. Ta tristia iruditu jaten. Ta min apur bat be ein zuzten. Portugaldar horreik hor diena naz ni hemen. Neri ez jat gustetan norbaitek ni txarto begiratzia atzerritarra nazelako. Edo pixu bat ez alokatzia atzerritarra nazelako. Edo tabernaz aldatzia ni atzerritarra nazelako. Edo lanpostu bat ez lortzia atzerritarra nazelako. Edo "alferra", "zikina" edo "lapurra" deitzia atzerritarra nazelako.

Aste berdinian, bi andra euskeraz berbetan Eskoitzako denda batian. Gutxienez 40 urte Eskoitzan daroien andra espainol bat sartu zan. Euskeraz zebitzen bi andrengana zuzendu eta esan zotzien: "Es de mala educación hablar en vasco delante de la gente que no sabe". Ta egoera honek, tristia izatiaz gain, nahiko amorrarazi ninduen. Atzerritar moduen, beste herri batera heltzian, betebehar batzuk be badazelako. Lehena, nere ustez, bertoko jendia, hizkuntza eta bizitzeko era errespetatzia. Bigarrena, integrazioa bilatzia. Ta hortarako, bertako hizkuntza ikastia oso lagungarrixa da (derrigorra kasu askotan).

Aurreko gabonetan, Eskoitzako autobus geltokixan autobusan zain ninguela, adindun gizon batek, euskeraz galdera bat ein zuzten. Gero berbetan hasi gitzen. Cordobatarra da izatez, baina oin dala urte pilua Eskoitzara etorritakua. Gustora jardun gauen berbetan Arrasateraino. Harritu ein nitzen ze ondo hitzegiten zauen euskaraz.  Ta momentuan poztu ein nitzen arren, ondo begiratuta, egoera hori be nahiko tristia da. Herri normalizatu batian, hori ez zan izen biheko harritzeko arrazoia. Harritzeko arrazoia izen biko litzake, Eskoitzan 40 urte daraman pertsona batek euskeraz hitzerdirik ez jakitxia.

Kanpotik datorren jendiak Euskal Herrixa errespetatu behar dau, eta bertokook be kanpotarrak errespetatu behar dittugu. Erakutsi Euskal Herrixa eta euskal gizartia zer dan. Gure bizitzeko era erakutsi, ta eurenetik be ikasi.

Oso berekoia izango litzake pentsatzia gu munduko leku guztietara joan gaitezkeela, baina besteak ezin diela gurera etorri, ez?

Muxu bat ilargipetik!

Post data: emigrazioaren gaia jira-biraka daukot aspaldidanik buruan. Ta nere buruari ondo etorri jakon xenofobia eta arrazismoa zer dan gogoratzia.

Xenofobia atzerritarrei, talde etniko desberdinei edota kultura arrotzeko pertsonei deskonfidantza, gorrotoa, arbuioa eta fobia eragiten duen aurriritzi bat da.

Arrazismoa edo arrazakeria
arrazak gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo-eta determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsamoldea da. Honen arabera, balizko arraza desberdinak hierarkikoki katalogatu daitezke; eta taldeen arteko alde ekonomiko, sozial zein politikoak arrazan dute sorburua.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

doro 2008-09-12

Epa Lei! aste batek herrixen askorako emun dau gero! ba zuk idatzitakua irakurritziak arduratu nau. Egixa esan zeresana eman dau azken urtetan kanpotik lanera etorri dan jendiak. Baina portugesak baino gehixau arduratzen nau beste herrialde batzuetako etorkinak. Izen be, azaltzen dozun errealitatea oso subjetibua izen leike (galdetu bestela eskoitzarrekin ezkondu edo/ta umiak euki dauien neska gaztiei). Portugaldarrak herrixen ikusi behintzet eitten die (ez naz ausartuko esaten integrau dienik edo elkar "interkulturalizatzen" douenik, segun ikuspegia), baina gure ikastolan ikasten daue euren seme-alabak, gure dendetan erosten edo lan eitten daue, tabernetan daz (oin taberna horietara faten ez dienei galdetu beharko dotzagu aurretik faten zien edo zergatik ez dien faten, portugesak dazelako edo tabernarixak jarten dauen musikiagatik...), Gatzako jaixetan barre edarrak bota zittuen eskoitzar batzuk emuten ebitzen espektakuluakin...  

 

Baina non daz autopistan lanien dabitzen pakistandarrak, marokoarrak,...? entzun dotenez, egon ei daz, baiña nun?  

 

Agur bat eta muxu bat atzerritar sentiarazten zaituen lurralde horretaraino  

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)