eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Oporretako bitakora(I). Galizako hamaika usain

RSS 2.0

Oporretako bitakora(I). Galizako hamaika usain

Euxe (Herri puta hontan)

2008-08-23

Etiketak:

Galiza aldean ikusitakoak, jandakoak edo sentitutakoak baino gehiago, usaindutakoak nabarituko nituzke.

Oporrak amaitu zaizkit eta hartu ditudan apunteak batuaz, zerbait bururatu zaidan bakoitzean idatzitako papertxoak elkartuaz, ea gauza pare bat idatz ditzakedan.

Lehenengo Galiza aldean ibili gara eta han duda bat izan dut, non hasten ote den Galiza.

Leon zer ote da? Izugarrizko putada egin zioten ditxosozko Autonomien estatua sortzerakoan, Gaztelaz batu zutenean. Leongo goi aldean gaztelarrak baino asturiarrak dira, eta Ponferrada inguruan jada, pintada asko ikus daiteke irakaskuntza Galegoz izatea eskatuaz. Beraz, edo Leondarrak dira edo...

Galiza aldean ikusi, jan edo sentitutakoak baino gehiago, usaindutakoak nabarituko nituzke:

- Eukalipto usaina. Galiza osoan dago usain hau, Fragaren garaian dena eukaliptoz landatu baitzuten. Merkeena eta benefizio gehien ematen zuena zen itxuraz. Gero, horrela etorri dira suteak, eukaliptoak oso errez hartzen baitu sua. Hala ere, suteen asuntoan hobera doazela dirudi. Aurten sute bakarra ikusi dugu guk, hori bai, zuzenean riako bestekaldetik. Gu Louron, arroka batzuetan uretan geundela, parean, Porto do Son inguruan hasi zen sute txiki bat. 112ra deitu eta laster batean, hegazkin bat agertu zen eta pixka bat beranduago bi helikoptero. Ordu t’erdian dominatuta zeukaten sua. Gu bitartean begira begira eta maniobra guztiak kritikatuz, noski.

- Gaita usaina. Gaita belarriekin eta sudurrarekin ere dasta daiteke. Orain dela pare bat urte, goiz baten Ceeko kanpinetik irten beheko hondartzara (Playa de Estorde) eta pasiatzen ari nintzela (goizeko zazpi t’erdiak aldera) gaitero bat etorri zen hondartzara eta arroketan jarri eta niretzat bakarrik egin zuen errezitala. Esan dezaket publikoa zorabiatuta utzi zuela.

- Txis usaina, batez ere alde zaharretan (Ourensekoan eta Santiagokoan adibidez). Honetan ez dira beste alde zahar batzuetaz desberdintzen.

- Itsasoaren usaina Costa da Morteko edozein herri txikitan.

- Nabaja eta Llongeiron usaina, taberna guztietan irteten, Llongeironaren festan Fisterran. Ze ona.

- Marisko usaina edozein lekutan.

- Taska usaina. Gero eta gutxiago geratzen badira hemen ere, oraindik badaude taskak, non ribeiroa beti tazan edaten den eta normalean turistarik sartzen ez den (gura ere ez dute gura sartzerik askotan). Betanzosen aurkitu ditugu aurten zenbait taska interesgarri.

- Fisterra usaina. Amaiera usaia, faro azpian jarri eta ulertzen da erromatarrek munduaren amaiera sentitu izana. Fisterra, fin do camiño.

- Ogi usaina. Ze onak diren Ceako ogia eta Pan de peso de Bergantiños deitzen dutena.

Beste usain asko ere egon dira, baina apuntatu ez ditudanak ahaztuaz joan naiz, Asturieseko usaiak somatzen hasteaz bat.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

doro 2008-09-12

Jo, Euxe, ni be antza zure atzetik ibili naz oporretan. Ta egixa esan zure kronika irakurrita, giri senimendua be sartu jat, ze ez dot zuk bizitakua bizitzeko suerterik euki (igual izengo da umiaz fan gitzela, ta hondartza ta gutxi gehixau eitteko plana urten jakula...). Bueno, arira, gauza batek emun zuzten atentziñua, Galizian espero neben baino gutxiau entzun neben galegoz, eta Asturiesen uste baino gehixau asturianoz. Eta honek asko tristetu eta poztu ninduen, tokian tokiko.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)