Eskohitza → Blogak → Ilargipetik → Zorionak!!!
Poz haundiz jaso nauen berrixa: Eskoriatzan herri kontsulta (http://www.eskoriatza.net/News/kontsulta) ta gainera benetakua!!!
Batez
be oin. Hainbeste entzun, irakurri ta ikusi dou gezurrezko herri
kontsulta triste haren inguruan, ba poza haundixaua dala benetako herri
kontsulta bat aurrera eramaten danian. Eta nun eta Eskoitzan. Badirudi
gauzak poliki-poliki aldatzen dabitzela, ta benetan poztekua da.
Halako kontsulta bat egitiak gauza positibo asko dakartza, baina nik bi aipatu nahi dittut:
1 - Herritarrei hitza ematia.
2 - Herritarrak ganoraz informatzia.
Suitzako
sistema politikoa demokrazia zuzenean oinarritzen da. Galdeketa ugari
egiten
die urtian zihar, non mota desberdinetako erabakiak hartzen dien: herri
mailako erabakietatik hasi eta lege federaletaraino. Ta askotan pentsau
dot: hau Euskal Herrian posible balitz... Eta oinguan bai, oinguan
Eskoitzan posible izango da!!!
Nik hemendik zoriondu nahi dot ekintza hau aurrera eraman dauen lan
taldia. Lan asko dau hor atzian.
Eta herritarrei esan bozkatzera joateko. Benetan gauza ederra da
iritzia emateko aukera izatia. Beraz, orain aukera emanda dauela,
animatu eta esan bakoitzak zer pentsatzen dauen.
Amesten hasita, zeinek daki, agian hurrengo batian AHT baten inguruan,
edo hezkuntzaren inguruan, edo hizkuntzaren inguruan, edo gure
nortasunaren inguruan, gure iritzia emateko aukera izango dou....
Agian...
Mari Carmen 2008-11-18
Ezin dot ezer esan barik aguantau. Harrittuta nau. Herri kontsultia herrixen eta blog honetan 2 artikulu eta 0 erantzun.
Zer pasetan da? Ez dau gai honekiko interesik?... Ala lo gauz?...
doro 2008-11-19
Aupa Mari Carmen:
Imanolen blogean artikuluaz gain iritzi pare bat daz, ez da asko, baina zerbait bai. Ni be harrituta nau, iruditzen jat kalien badala berbagaia, baina eztabaida birtualik ez dogu lortu. Ea falta diren eguntxo hauetan zerbait bultzatzea lortzen dogun denon artean.