eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Heldu da, heldu da gambon eguna

RSS 2.0

Heldu da, heldu da gambon eguna

Euxe (Herri puta hontan)

2008-12-30

Etiketak:

Urtero letxe, gabonak hemen daz. Beraz, gastau, erregalau, jan eta edan ugari, argiak ixotu eta altabozetatik gabon kantak entzun.

Ez naiz gogoratzen txikitan gabonak gustatzen zitzaizkidan edo ez. Gaur egun, ez ditut batere maite. Ez dakit zergatik den, baina gabonak heltzerakoan malaletxe antzeko zerbait somatzen dut nere barruan.

Ez dakit kalean dabilen larregizko jendearen errua izango den; edozein dendatara sartu eta korrika irtetzeko gogoa ematen dit; nola izan daiteke bapatean jende guztiak batera eta gauza berberak erosi beharra izatea? Ganba eta langostinoak, adibidez, urte osoan zehar daude eta prezio hobean, baina gabonetan derrigorrez erosi behar dira. Aurreko 23an, Gasteizko Eroskira joan nitzen goizeko hamarrak aldera (zabaldu berri) eta arrandegi eta ganbategi inguruan zegoen iskanbila taberna bete-bete batetan goizeko hiruretan dagoena baino dezente handiagoa zen.  Joan dadila norbait Eroskiko arrandegira dezibelioen neurketa egitera, ea ixten duten.

Gero, hainbesteko jan eta edan beharra dago. Niri bai jatea, bai edatea asko atsegin zaizkit. Baina, egunero eta hainbeste...

Opariena ere, urtean behin denon opariak kondentsatzea... El Corte Inglesen kanpaina komertzialik zuhurrena dirudi. Behar bada, Papa Noes eta erregeak El Corte Inglesen asmakizunak izango dira, eta gure Olentzero, berriz, Elkar Megadendak asmatuko ote zuen hasi naiz pentsatzen.

Gabonetako abesti berdinak urtero hilabete oso batetan entzun beharra ere ez dut uste oso osasuntsua izango denik. Nik RIP eta Vomitoren abestiak ere hilabete batez jarriko balizkidate gorrotatu egingo nituzke azkenean.

Beno, nahikoa esan dut eta orain txanpan pixka bat eta langostino pare bat hartzera noa. Gabon onak izan eta urte berri on.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)