Eskohitza → Blogak → Ilargipetik → Free Gaza!!! Free Palestine!!!
"Gaur dakusat egunkarian heriotz bonbak palestinarren gain..." Urte batzuk baditu abesti honek, baina berriro: BOUM! BOUM! BOUM!!! Bonba bat eta bonba bi eta milaka bonba!!!
Beste behin. Telebista, egunkari, irrati, internet... guztiek erakusten digute, zuzenean, zer ari den gertatzen. Hildako eta zaurituak zenbaki abstrakto bihurtzen ari zaizkigu. Ta nik ez dot ulertzen zergatik inork ez dauen ezer egiten hau geldiarazteko.
Nora begira dago "komunitate internatzionala"? Urtero "bakea" ziurtatzeko xahutzen diren xoxak non daude? Zertarako egiten dira giza eskubideen manifestuak, gero betearazten ez badira? Zenbat "gobernu demokratiko ta bakezalek" negoziatzen du Israelekin armen salerosketak? Zergatik Israelek egin dezake beti nahi duen dana? Noizarte? Zeintzuk dira "terroristak"?
Ni aho zabalik nau berriro. Ez dot ulertzen, benetan ez dotela ulertzen. Amorrua eta mina da sentitzen dotena. Mina palestinar herriarengatik. Amorrua israeldar gobernuagatik eta amorrua Israeli begira ezer egiten ez duten gobernu eta erakunde demagogoengatik. Non dago errespontsabilitate politikoa?
Atzo Bernan egon nintzen, israeldar gobernua palestinar herriarengain egiten dabilen sarraskia salatzeko burutu zen manifestazioan. Hotz haundia egiten zuen arren, 7000 pertsona inguru elkartu ginen. Gehien poztu ninduena jendearen elkartasuna izan zen. Jatorri, kolore, adin eta hizkuntza desberdineko pertsonak, gauza bera eskatzen. Frantsesez, alemanez, italieraz edota arabieraz entzun zitezkeen leloak, baina danak helburu berdinakin.
Aski da!!! Free Palestine!!!
ibai 2009-01-11
Honekin lotuta, bideo interesgarri bat:
http://video.google.es/videoplay?docid=-2522935759953985930
Rabbi bat Israel desegitearen alde eta sionismoaren aurka.
Palestina aurrera!!