eskohitza.com

EskohitzaBlogakAlejandriako liburutegitik → Zorionak Darwin!!!!!

RSS 2.0

Zorionak Darwin!!!!!

Biologia modernoaren aita izan zena gaurko egunez orain dela 200 urte jaio zen.

          Darwinek azpaldi inork izan duen ideiarik ederrena bota zuen:  bizidunek jatorri bera dute, eboluzionatu egiten dute eta eboluzionatzeko mekanismoa hautespen naturala da.  Horrela,  izaki bizidun ororen presentziaren esplikazio zientifiko bat garatu zuen.  Jainko,  orojakile,  sasisortzaile eta gainontzeko fantasmak alde batera uzten dituen teoria.

         Bi mende beranduago gauza asko aldatu da munduan, baina oraindik egiteko daukagun bidea luzea dela somatzen dut.  Esate baterako gizakion eboluzio partikularrak (eboluzio kulturala diñot,  ez biologikoa) hobetzeko asko du oraindik.  Mundua injustiziaz beterik dago.  Baina Darwin bezalako pertsonen esfortzuari esker gaur egungo mundua,   aintzinako mundu itxia baino hobea da.  Gure munduan gauzak objetibitatez aztertzea posible da.   Kritiko izatea posible da.  Erlijioarekiko beldurrik ez izatea posible da... eta guzti hori bada zerbait!  Ez beti, ez edonon ezta danontzat ere,  baina...

          Honegatik eta askoz gehiagogatik, eskerrik asko Charles!!

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

doro 2009-02-17

Aupa!  

Ni be ikastola garaitik ninguen Darwinekin intrigauta. Baina pasa dan urtien irakurri neben liburu bat, "Hacia los confines del mundo". Harry Thompson, Ed.Salamandra. Bertan kontatzen dau zelan Darwin gaztea, medikuntza ikasketak bukatu berritan, emaztegaia eta familia etxean utzi eta Beagle itsasontzian joan zan Robert Fitz Roy kapitainarekin "tierra de fuego" kartografiatzera. Liburu zoragarria, bertako indigenak nola bizi ziren jakiteko, baina batez ere Darwinen nondik norakoak jarraitzeko.  

Txundigarria da, hala ere historiaren pisua. Fitz Royk kriston ekarpenak egin zituen, itsas nabigaziorako eta meteorologia aurrikuspenak egiteko (egun oraindik erabiltzen diren sistemak asmatu zituen) eta zela Darwinek orduko gizartearekin izan zituen arazoen gainetik bere izena ia denok ezagutzen dogun, eta zelan Fitz Roy alboratua geratu zan. Finean, berak eraman zuen Darwin bere teoria demostratzera...  

Dena den, Darwin mutazioaz aritu zan, ez zuzenean eboluzioaz, baina tira, hori adituei utziko diegu.  

David 2009-02-23

Bai Doro, bai. "Txundigarria da, hala ere historiaren pisua."  

"Finean, berak eraman zuen Darwin bere teoria demostratzera... "  

 

Zure iritziz Fitz Royk Darwinek besteko ospea izan behar luke, baina historian antzerako pasadizoak badira.  

Bi adibide:  

-Elkano izan omen zen Lurrari bira eman zion lehen gizakia. Bera bakarrik? Ez. Beste hamazazpi gizonekin ailegatu zen Sanlúcar de Barramedara (ez zuen leku txarra aukeratu lehorreratzeko, ospatuko ote zuten langostinoak janaz?). Baina beste hamazazpi gizon horien izenak nork dakizki?  

 

-Denok dakigu Ilargia zapaldu omen zuen lehen gizakiaren izena: Neil Armstrong. Baina nork "eraman zuen"? Michael Collins izan zen Apolo 11 gidatu zuena. Honen izena ez da horren ezaguna. Zergaitik?  

 

Gaztelerazko esaera batek dio: "Unos cardan la lana y otros se lleva la fama".  

 

Ba hori. Ez dakit zergaitik, baina batzuen lanak eta izenak goraipatzen dira eta beste batzuenak aldiz aipamen txikiagoa izaten dute.  

 

 

oihana 2009-02-26

Ez dut ulertzen Doro zer esan nahi duzun azkenengo esaldi horretan. Darwin eboluzioaz aritu zen fijo, bere bizitza osoa horretan eman zuen eta.  

 

Espezieak denborarekin aldatzen direnaren ideia, gaur egun eboluzio hitzarekin definitzen duguna, Darwinen garaian transmutazio (ez mutazio) bezala askoz ezagunagoa zan. Hala ere Darwinek eboluzio hitza bere horretan askotan erabili zuen, batez ere H.Spencerrek termino honen egungo esanahia finkatu ondoren.  

 

ezta Lei?  

larraitz 2009-02-26

Zazpi atedun Tebas hura nork eraiki zuen?

oh! 2009-02-27

Bai noski ez zutela Tebas liburuetan agertzen diren erregeek beraiek bakarrik sortu.  

 

Ta Fitz Roy izan zela Darwinen bidaian Beagleko kapitaina.  

 

Ta Elakno beste hamazazpi gizonekin ibili zela munduan zehar.  

 

ta,ta,ta...zer?  

 

Darwinek bizitza osoan zehar lan egin zuen bere teoria finkatzeko. "Espezieen jatorriaz" bere libururik ezagunena (beste pilotxo bat badu; danak kalidade haundikoak) idatzi aurretik makina bat ikerlan burutu zituen. Ez zuen egun batetik bestera bere lana argitaratu. Beagle-en egindako bidaian ondoren ere, Inglaterran eboluzioaren gainean datuak bilatzen, ikertzen, hausnartzen... eman zuen bizitza.  

Ausarta eta iraultzailea izan zen, bere garaiko ideia nagusien aurrean kritikoa izateko kapaza izan zelako, kristau ortodoxo eta fundamentalista guztien gainetik.  

 

Gustatuko litzaidake gaur inguruan horrelako eredu gahiago izatea.  

 

 

Leire 2009-04-04

Aupa Oihana,  

 

Ba bai, guztiz ados nau zurekin. Eboluzioak eboluzio, gauza batzuk ez die aldatzen...  

 

Nik Darwin gustoko dot. Bitxikeri gisa, aurten jakin dot Marx-ek "Das Kapital" liburuan eskaintza bat egin nahi zotzola, baina Darwinek ez zauela onartu. Ez omen zauen bere burua erlijio kontuetan nahasterik nahi. Kontuak kontu, imajinatzen dozu bi gizon hauen artean trukatutako eskutitzak? Neri gustauko jaten, bai, irakurtzia.  

 

Patxo haundi-haundi bat!

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)