Eskohitza → Blogak → Ilargipetik → Montoia, Atxaga, Laboa, etcetera etcetera
Oin dala aste
batzuk enbidi puntu batekin irakurri nauen Xabier
Montoia Eskoitzan egongo zala, Huheziko literatura astean. Oso gustoko
dot bere lana, bai musikari, bai idazle bezela, eta zeozer haundixa
galtzen nauenan irudipena euki nauen. Montoia Eskoitzan eta ni hemen!!!
Pena horretan ninguela, Bernardo Atxaga Neuchâtelera zatorrela irakurri
nauen egunkarixan. Bi bider pentsau barik, trena hartu eta bertara fan
nitzen, Atxagaren hitzaldia entzutera. Asko gustau jaten zer esan zauen. Erdi liluratuta egon nitzen berai
entzuten. Bere frantsezezko esaldiak, sarri, gaztelaniazko "etcetera
etcetera" batekin bukatzen zittuen. "etcetera etcetera" horreik ezagunak ein jaten eta konturatu orduko, Laboa etorri jaten berriro gogora.
Mikel Laboan "Xoriak 17" diskoan, bada bereziki gustoko doten
abesti bat. "Orduan" da bere izena. Hitzak, berez ederrak, Atxaganak die; Laboak eta Lizabö taldiak are ederrauak eta indartsuauak bihurtu dittuzte. Behin ta
berriro entzun dezaket abesti hau. Aspertu barik. Ta beti emozio haundi
batekin. Aurretik, inoiz ez nauen imajinatu "etcetera" hitza hain politxa izan zitekeenik.
Orduan (Bernardo Atxaga / Mikel Laboa)
Arratsero urreztatzen zen ibaiaren
ertzetatik ibiltzen nindunan orduan,
ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz,
edo nire heriotzeko uda berberan sortuko
hinduala lurrak laranja urez elikaturiko
sagarrondoaren mihura bezala.
Espaloi orotan bilatzen ninan
hire soineko gorri eta urdina.
Gero, zakarrontzietako hondakinen
balioaz eztabaidatu gintunan,
eta bidaia luzeren probetxuari buruz;
Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu
hintzenean,
Casiopea eta Pollux, edo Isis and Pandora,
eta Bereniceren ilea, elemental Mister Watson;
Astelehen edo astearte batetan, gogoa higan nuela,
Nire seksoan aurkitzen dun, qué barbaridad,
Bagdad idatzi ninan gauez.
Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak;
Baina hi heu basorik arbatsuena.
Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat, etcetera,
negu bezperetan etcetera etcetera.
Eskerrik asko Xabier, eskerrik asko Bernardo eta eskerrik asko, bereziki, zuri, Mikel: besarkada bat ilargipetik mugaz bestaldera.
ibai 2009-04-04
Benetan ederra da abestixa, bai. Batez be Lisaböko kantantia sartzen danien abestixa indartzera.
Zenbat gauza eder itxi duzkun Laboak mundu hontan...