Eskohitza → Blogak → Libre eta euskaldun → Zorionak Librezale!
Euskarazko aldizkari ezagunak 90 urte betetzen dituen honetan, Sareko Argia Saria Librezale taldeari eman diote; edo eman digute esan beharko nuke, ni ere talde horretako kide bainaiz, beste asko bezala.
Eskertzekoa da Argia Sariek euskararen alde lanean dihardutenei ematen dieten errekonozimendua, eta bide batez aukera daukagu Librezaleren lana eta filosofia zabaltzeko. Ez ahaztu gurea talde irekia dela, eta bertara batzeko gogoa dela behar duzun gauza bakarra.
Bide batez, aurtengo sari-banaketak beste poz bat ere eman dit: “ZaldiEroa”, Patxi Huarte, saritu dute. Ondo merezita!
Ez dago erantzunik.