eskohitza.com

EskohitzaBlogakLibre eta euskaldun → Hotmail euskaraz erabiltzeko pausuak

RSS 2.0

Hotmail euskaraz erabiltzeko pausuak

Gauza asko esan daitezke euskaraketari buruz (nork ordaindu duen, Microsofti eman dizkioten sariak, etab.), baina une honetan ez naiz horrekin sartuko, Hotmail erabiltzen duzuenoi posta-bezero hau euskaraz erabili ahal izateko zein pausu jarraitu behar dituzuen azalduko dizuet.

Izan ere, hala da, azkenean erabil dezakegu Hotmail euskaraz! (orain GMail falta da… eta hori euskaraketa eginda dagoela)

  1. Sartu Hotmailera eta egin klik “Opciones”en, orriaren eskumaldean, goian. Aukeraz betetako panel bat azalduko da. Bertan Idioma aukera dago, eta seguruenik, Español aukeratuta. Egin klik gainean.

     

    [25]hotmail-eu-1txikia.png


  2. Hizkuntzaz betetako leiho bat azalduko zaizu, eta zerrendaren bukaeran, guztiz azpian, Euskara aukeratu ahalko duzu. Gero sakatu Guardar.

     

    [25]hotmail-eu-2txikia.png


  3. Kitto! Orain itzuli hasierara, eta dena euskaraz ikusiko duzu, “Sarrerako ontzia”, “Bidalitakoak”, etab. (Lagun batzuek ez dute lortu guztiz euskaraz ikusi ahal izatean, baina ez dakit zergatik den, espero dut zuei hori ez gertatzea)

     

    [25]hotmail-eu-3txikia.png


Zabaldu | Bildu

Erantzunak

aina 2009-05-07

Probatu dut eta funtzionatzen du. Hori bai, ondo ezkutuan dago. Ibairen argibide barik nik neuk ez nukeen aurkituko, zabaltzerakoan español bakarrik agertzen baita. Eta gero klick egiterakoan aukera zabala, eta tartean euskara. Ze ondo! gustora hartzen dira horrelako aholku parktikoak, gai hauetan ezjakin samarrak garenon partetik.

ibai 2009-05-07

Diotenez laister GMail ere, aspaldi erabiltzaileok itzuli genuena, euskeraz erabiltzeko aukera izango dugula... orduan ere horrelako gidatxo bat egingo dut.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)