eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Eskandalua Valèncian

RSS 2.0

Eskandalua Valèncian

Euxe (Herri puta hontan)

2009-05-11

Etiketak:

Hobe egia balitz, baina...

El Inmundo/Farlopa Press. València.

 

Atzo arratsaldean Valèncian gertatutakoa nazio honen historian gertatutako gauzarik tamalgarrienetako da. Betikoek, gure nazio hau apurtzea nahi duten horiek, beste pausu bat eman zuten aurrera.

 

Partidua hasi aurreko minutuak espero genituen modukoak izan ziren. Euren abesti antiespañolak, terrorismoaren apologia... Poliziak edozein hiritarrek eskatuko liokeena egin zuen, zirikatzaileen aurrean gogor jo. Bi polizia zauritu ziren istilu hauetan.

 

Bilbao eta Bartzelona taldeak zelaira irten ziren ostean. Zelaiaren erdian, talde bat ezkerrean eta bestea eskuinean jarri ziren. Gu guztiok batzen gaituen himnoa entzuten hasi zen orduan. Baina, bi taldeetako jokalariak, inolako errespeturik ez dutela erakutsiz, Kalbo deritzona egin zioten palkoari, beren ipurdi nazionalistak erakutsiz.  Zorionez, autoritate gorenak ez zuen hau ikusterik izan, tabernan baitzegoen momentu hartan (pixa egiten, etxe goreneko bozeramaileak adierazi duenez).

 

Honen ostean, eta beren jokaera errematatzeko, bi kapitainek senyera eta ikurrina eman zioten batak besteari eta zelaitik alde egin zuten jokalari guztiek, hala nola ikusle gehienek ere.

 

Honen aurrean, gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu eta azpikeri honetan parte hartu duten guztientzat zigorrik gogorrenak eskatzen ditugu. Honez gain, hemendik aurrera kopa finala kapitaleko bi talde nagusien artean izatea eskatuko genuke (Vallekasekoak ere arriskua baitaukate).

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

begrali 2009-05-11

Zoritxarrez, hau izango da titularra...  

 

La Sinrazon:  

 

Athletico de Bilbao taldeak "Rey de Copas" dela erakutsi zuen atzo Barcelona-ren aurka, sekulako erakustaldia egin ondoren. Aspaldian espainiarron kopa irabazi gabe zeuden baina atzo, espainiarrez beteriko lehen mailako talde bakarrak joku paregabeaz suntsitu zuen Barcelona-ko izar internazionalen jokoa, gure nazio espainiar maitatuak merezi duen bezalaxe.  

 

Atzoko gestak duela 40 urteko Athletico de Bilbao-a ekarri zigun gogora, eta bere ereserki originalak dioen bezala, espainiar futboleko talderik hoberena dugu. Athletico de Bilbao-n kapitaina den Joseba Etxebarriak pozez beterik eman zioen eskua gure errege on Juan Carlos I-ri, gainontzeko jokalariek bezala, gure nazio zatiezinarenganako konpromezua behin eta berriz erakutsiz, espainiar selekzioarenganako beti izan duten interesa bezala. Atzo, inoiz baino gehiago, vascongadetako jendea inoiz baino españolagoa dela demostratu zen, inoiz baino demokratikoagoa den Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan ikusi izan genuen bezala: "gauko eguna historikoa izango da espainiarron historian".

Joseba 2009-05-11

El Ilmundo egunkariko bersiñua gehixau gustau jat ba...

ibai 2009-05-11

Niri gustatuko litzaidaken bertsioa beste bat izango zen ba: "jokalariek, eta ikusle guztiek, ulertu zuten futbola entretenimendua baino ez zela, eta gauza garrantzitsuagoak zeudela munduan. Eta egun horretatik aurrera, beste edozein aisia ekitaldik zeukan garrantzia eman zitzaion, eta ez zituen komunikabideak monopolizatzen... eta jendea esnatzen hasi zen,..."

Utopikoegia ezta?

begrali 2009-05-14

Ba azkenien ez bata ez bestia. Erregiak lotsa haundixa pasauko zauen palkuen bere himnua entzuterakuan...

ibai 2009-05-15

Noiztik pasetan daue lotza lotzabakuek?

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)