eskohitza.com

EskohitzaBlogakLibre eta euskaldun → Eskohitza jarraitzeko aukera Twitter eta Facebook bitartez

RSS 2.0

Eskohitza jarraitzeko aukera Twitter eta Facebook bitartez

Mundu dena bezala, Eskohitza komunitatea ere sare sozialetara hurbildu da, eta Twitter eta Facebook zerbitzuen bitartez azken berriak emango ditu.

Webgune berria argitaratzear dagoelarik (posible da gaur bertan ematea pausua), Eskohitza komunitatearen jarraipena egiteko bi modu berri aurkeztuko dizkizuet: Twitter eta Facebook.

Web 2.0 deitzen diotenaren barruan sartzen diren zerbitzuak dira biok. Twitter momentuoro zer egiten zabiltzan sarean hedatzeko sortu zen (nahiz eta gaur egun askoz izaera zabalagoa daukan). Facebook, berriz, lagunekin argazkiak partekatu, komunikatu, milaka joku eta test xelebre egin,... sarean komunikatuta egoteko da (agian ezagutuko duzue Tuenti ere, Facebook estiloko sare sozial espainola).

Baina orain dela dexentetik Eskohitza bezalako taldeek albisteak, hitzorduak, etab. partekatzeko erabiltzen dute. Eta Eskohitzak ere sare sozialera salto egin du:

Jarraitu Eskohitza Twitterren

Egin Eskohitzaren laguna Facebooken

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)