eskohitza.com

EskohitzaBlogakAlejandriako liburutegitik → Alejandria Haundia

RSS 2.0

Alejandria Haundia

Alejandro Magnok Zientzia eta Kultura bultzatuko zituen Hiria sortu nahi izan zuen; Alejandria.

K.a. 300. urte inguruan, Alejandro Magnok Egipton Alejandria izeneko hiria sortu zuen; Komertzioa, Kultura eta jakinduriaren munduko zentrua izan zena. Alejandriako gizartea anitza zen oso. Bazeuden soldadu mazedoniarrak eta beranduago erromatarrak. Bazeuden apaiz egipziarrak, greziar aristokratak, marinel feniziarrak, merkatari judutarrak, India eta Afrikako bisitariak…

Alejandrok Kultura desberdinen arteko errespetua eta gizakiaren jakinduria suspertu nahi izan zituen. Dudarik gabe Alejandriako Liburutegia izan zen lan horretan lorpenik ederrena. Bertan bildu zituzten lehenengoz, munduaren gaineko ezagutzak. Liburutegiko Jakintsuek, físika, literatura, matematika, medikuntza, astronomia, geografia, filosofia, biologia eta ingeniaritza ikertzen zituzten.

Gizakiaren historiako 700 urte inguru iraun zuen bidai intelektual honek. Zapalkuntzak eta jakinduriari beldurrak aintzinako Alejandria suntsitu zuen arte. Erre zuten Alejandriako Liburutegia. Baina hala ere iritsi zaizkigu, Hiparkoren kostelazioen mapa, edo Euclidesen geometria, edo Heronen “Automata” liburua.

Aintzinako Alejandria orohar (salbuespenak salbuespen), eredugarria iruditzen zait gizarte antolamendu modura. Iritxiko ote da bertako Faroko argi izpirik, ziztrinena bada ere, gure portuetara?

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)