Eskohitza → Blogak → Libre eta euskaldun → Eskoriatzako Toponimia sarean
Orain urte batzuk, Aitzorrotz Etnologia Taldeak bildutako toponimia datuekin aplikazio txiki bat sortu genuen, baserritarren ferixan salgai jarri zena. Orain sarean dago eskuragarri.
Baserritarren laguntzarekin, Aitzorrotz Etnologia Taldea gure herriko toponimia biltzen joan da, eta orain urte bi datu guzti horiek aplikazio batera pasatzeko eskatu zidaten, informazioa modu errazean kontsultatu ahal izateko. Ekimen horren bultzatzailea Aitzorrotz Kultur Elkartea izan zen, Eskohitza komunitatea aurrera eraman duen elkarte bera.
Flash erabilita programatutako aplikazio hori gero CD batzuetan grabatu eta ikastolak antolatzen duen baserritarren ferixako postu batean saldu zen euro batzuen truke.
Lan horretan, etnologia taldekoek (eta batez ere Eusebio Villarrek), Aritz Oiangurenek eta Joseba Gabilondok lagundu zidaten, eta denboraz nahiko estu ibili baginen ere, lan nahiko txukuna kaleratu genuen.
Orain flash aplikaziotxo hori Eskohitzan daukazue erabilgarri, denok ezagutzen dugun Arlabandik askoz bitxiagoa den Txirikilalekurarte.
Helbide honetan aurkituko duzue (Eskohitzako hasierako orrian ere badago lotura):
oihana 2009-10-02
AupaIbai.
Ederto ederto! Segi holako perlak zabaltzen.
oihana
iña 2009-10-02
barkatu baina aipatu beharrekua izengo da baitxa AITZORROTZ KULTUR ELKARTIAn izenien pubikau zala lan hau ez?
ibai 2009-10-02
Arrazoia daukotzu iña, nik hori hola dala oso argi naukonez, ahaztu ein jat aipatzia. Ein dot zuzenketa.
Mari Carmen 2009-10-02
Aupa Ibai, oso ondo.
CDa oso ondo dau, baina modu honetara zabalpena askoz be hobia da. Lan haundixa eginda dau eta horretan ibilli zarienoi zorionak benetan eta eskerrik asko.
Udalak webgune barrixa estreiñau dau, eta zer pentsetan jatzue toponimia honi lotura bat egitten badotzau bertan? Niri oso interesgarrixa pentsetan jat. Baina zuein baimena bihou. Lasai, Iñaki, aipatuta itxiko gauke lana Aitzorrotz kultur elkartiak egindakua dala... :-)
Zeueik esan
ibai 2009-10-02
Aupa Mari Carmen,
ba neregatik behintzet eztau inungo arazoik. Kontrakua, pozten naz.
Basauriatar bat 2009-10-05
Atrebentzia barkatuko didazuelakoan:
- Zarimutzen "Urubil" baserriarekin nahazketa dago; Goian, Segurena baserriaren ondoen dagoena Uruburu da, bakarrik, beste izenik ez du. Marulanda auzoan agertzen direnak urubil bezala: izen berdineko iturri baten ondoan kokatuta dagoena Urubil-Etxebarri da; eta Marulanda aldera dagoena da Urubil bakarrik.
- "Marinzuri" agertzen da Marulandatik gertu Maringo errepidean: hau Marinzubi izan da betik, Marinetik datorren Agozibar erreka pasatzeko zubiak daukan izena. Geografiko gainera, hortik gora da Marin eta horraino Marulanda.
- "Eskolak" izenekoa gaizki kokatuta dago. Argazkia ondo dago, baina izena "Potajena" da. Eskola egon arren, betik izan da jabetza pribatukoa.
- "Torrekua" izenarekin agertzen den argazkia "Mendikoa"rena da. Argazki horren eskuma aldeko izkiñan agertzen erikuntza dagoen tokian zegoen Torrekua baserrietxea.
- "Etxebarri" soroa ez dago ondo kokatuta. Torrekua azpian(Eskoriatza aldera) zegoen baserri baten izena da.
- Basoan Aramaixo aldera "Lopetegi" toponimoa "Lopegi" da.
- Gaztainadi parean Mazmela aldera "Auzotxara" eta "Zabalgain" toponimoen kokapenak elkar trukatuta daude.
Eta bukatzeko, kuriositate bezala: gaur egun Aingeruguarda bezala ezagutzen dugun baserria, XVIII. mendeko planoren baten Zelaia toponimoarekin agertzen da. Orduan Aingeruguardako ermitta, gaur egun Mazmelarako gurutzebidearen bestaldean dagoen zelaian kokatua zegoen.
ibai 2009-10-15
Aupa, basauriatarra. Barkatu lehenau ez idaztia, baina kanpuen egon naz. Ba datuak Aitzorrotz Etnologia Taldeak bildutakuak die, baina ikusikot zer ein leiken akats horreik konpontzeko.
Eskerrik asko!