eskohitza.com

EskohitzaBlogakLibre eta euskaldun → Web estandarrak... zertarako?

RSS 2.0

Web estandarrak... zertarako?

Bi irudirekin oso erraz azalduko dizuet zergatik diren beharrezkoak web estandarrak, eta zergatik gorrotatzen dugun Internet Explorer webak garatzen aritzen garenok.

Web estandarrak W3C (edo World Wide Web Consortium) izeneko erakunde batek zehazten ditu. Erakunde horretan daude Mozilla, Microsoft, Opera, Google edo Apple, beste asko eta askoren artean. Estandar horiei esker dakigu programatzaileok zer idatzi behar dugun, adibidez, web orri batean botoi bat jartzeko, edo lotura bat,...

Esaterako, web baten estiloa definitzeko CSS izeneko lengoaia bat erabiltzen dugu, eta testu baten kolorea gorria izan dadin hau idazten dugu:

color: red;

Eta orduan, suposatzen da nabigatzaile guztietan, testua kolore gorriz agertuko dela. Baina, kontuak nola diren, nabigatzaile batzuek euren lege propioak sortzen dituzte, nik ez dakit zergatik (eta aitortu behar dut Firefox ere ez dela hortik libratzen), eta ondorioz ondo ikusi beharko ziren orri batzuk ez dira behar bezala bistaratzen.

Adibidez (egin klik irudien gainean benetako tamainan ikusteko):

 

Artikulu berri bat idazten Mozilla Firefoxen

Estandarrak ulertzen dituen nabigatzaile baten ikusten dena.


Internet Explorerren artikulu berri bat sartu nahian... eta etiketak?

Internet Explorer 6 nabigatzaileak botatzen duena.


Eta nabigatzaile batzuek estandarrak betetzeko lana oso ahaztuta daukatenez, goikoa bezalakoak konpontzeko aldaketa mordoxka bat egin beharra, berez ondo dagoen zerbaiti...

Eskohitzan artikulu berri bat idazterakoan etiketak nola jarri jakin ezinik geratu zaretenoi Internet Explorerren arazoen erruz, sentitzen dut, ahal dudanean konponduko dut hori. Bitartean, hobe izango da zuentzat estandarrak hobeto betetzen dituen beste edozein nabigatzaile erabiltzea.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)