eskohitza.com

Eskohitza → Aipagarriak (12. orria)

RSS 2.0

Aipagarriak

Berriagoak1234567891011121314Zaharragoak

eka.
01

Hats berri

AEK-ren etxe berria bisitatu dut, Kalostrope, Baionan. Eta hats berri bat sentitu dut (...). Garaipenaren aho-gustua antzekoa izan behar duela pentsatu dut. Aspalditxotik baikagiltza biper eta uzkur; petral eta triste. Gogaiturik, hitz batekin laburtzearren.

mai.
31
mai.
29

Benetako Amerika (VI)

Edo beste Amerika. Amerika bihozbera bezain erreala baita, zoritxarrez, aurka gauzkan Amerika. Hauteskunde primarioetan osasun-laguntzaz eta gizarte politikez asko hitz egin ez denez, itxura batean horiek ez dira arazo AEBetan. Eta badakigu baietz, auzi horien inguruan garatu direla borroka interesgarrienak hantxe bertan.

mai.
29

Benetako Amerika (I)

Edo beste Amerika. Amerika bihozbera bezain erreala baita, zoritxarrez, aurka gauzkan Amerika. Walt Witmanek Brooklyngo Eaglean zioen Amerikak bazekiela zapaltzen eta oinperatzen, eta bere mugak baino harago hedatzen. Baina beste askok ez zuen halako etorkizunik nahi lurralde zahar eta era berean berde harentzat. 1846ko udan Henry David Thoreauk uko egin zion zergak ordaintzeari. Diru harekin ari ziren zabaltzen Estatu Batuak Mexikorantz:

mai.
29

Nelson Mandelaren 90. urtebetetzea

Nelson Mandela hegoafrikar borrokalariak, 90 urte beteko ditu datorren uztailak 18an. Hori dela eta, Londresen festa handi bat antolatu dute bera omentzeko. Bertatik aterako den dirua, Mandela berak sortutako IHES-aren aurkako fundaziora joango omen da.

Berriagoak1234567891011121314Zaharragoak